Ongi etorri, Utolotu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Izenburua mugitzeaAldatu

Aupa Utolotu! lehenik eta behin, ondo etorri! Artikulu baten izenburua mugitzeko lankide autokonfirmatua izan behar da. Orrialdea mugitzeko historiala eta izartxoaren ondoan dagoen gezitxo bat sakatu behar da, zuk zeuk egin dezakezula uste dut. Beste galderaren bat baduzu, egizu lasai! --Marklar 17:15, 5 Azaroa 2011 (UTC)

Oarsoaldea / OiartzualdeaAldatu

Kaixo, Utolotu. Oiartzualdea orrian ikus dezakezunez, Oarsoaldea asmakizuna da, eta gaizki asmatua: Oarso idatzi zuten latinez, eta hori, euskaraz, Oartzo edo antzeko zerbait izango litzateke segur aski, garai hartan.

Beraz, batzuek duela urte gutxi, euskararen historia ondo ezagutu gabe, duela bi mila urte euskaraz ez zekitenek latinez idatzitakoa (Oarso) eta gaur egungo euskara (aldea) nahasita, Oarsoaldea asmatu zuten; eta Euskaltzaindiak gomendatu du izen asmatuberri horretarako formarik egokiena Oiartzualdea dela. Formarik zentzuzkoena da, euskal hizkuntzaren ikuspegitik: toponimo horren gaur egungo forma (Oiartzun) hartzen du, eskualdeak izendatzeko gaur egun darabilgun eta oso tradizio luzea duen atzizkia (aldea) eransteko.

Beste hainbat toponimotan ere gertatu izan da halako nahasmena, Euskaltzaindiak, gaia aztertu eta gero, formarik egokiena zein den azaldu arte. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   08:37, 7 Azaroa 2011 (UTC)

Azalean nabarmendutako artikuluaAldatu

No problem, baina kontu izan bozketan bozkatu direnak argitaratu behar direla atal horretan. ;) Bozketa hemen egiten da. --Assar; (erantzun hemen) 09:02, 5 Abendua 2011 (UTC)

Zuk jarraitu Wikipediaren administrazio gauza horietan sartzen, horrela lan gutxiago niretzat. XD --Assar; (erantzun hemen) 10:19, 5 Abendua 2011 (UTC)

Unai ElorriagaAldatu

Iepe. Zure aldaketa desegin dut, idazlea askoz ere ezagunagoa delako. Argipen-mezu bat gehitu behar zaio, egia, baina artikuluaren hasieran ikusiko duzunez, artikulua lantzen ari dira une honetan, eta egiten zaizkion aldaketak galdu daitezke. Urtarriletik aurrera gehitu dezakegu argipen-mezu hori. Aio!--Unai (esan) 09:51, 5 Abendua 2011 (UTC)

Argipen-mezutxoa gehitu diot jada, nahiz eta ziurrenik Lur Entziklopediako edukiarekin osatzen denean ezabatuko den (berriro gehituko dugu orduan). Aldaketa egiteko arrazoia hauxe da: uste dudala "Unai Elorriaga" bilatzen dutenen % 97 edo gehiagok idazlea bilatuko dutela. Ondo segi!--Unai (esan) 09:58, 5 Abendua 2011 (UTC)

Birzuzenketa-orrien kategoriakAldatu

Iepe, Utolotu! Birzuzenketa-orrietan ez jarri kategoriarik, mesedez; bestela, kategorien zerrenda asko handitzen da, eta zailagoa da artikulu bat topatzea. Ondo segi!--Unai (esan) 16:40, 7 Abendua 2011 (UTC)

Itxaron, itxaron... Agian ni naiz oker dabilena... Ikusi berri dut aspaldiko akronimo batzuen birzuzenketa-orriek kategoria bazutela (adibidez, honek, 2006tik)... Gainera, zuzen zaude, kategorien orrialdeak ez dira artifizialki puzten: besterik gabe, akronimo guztiak biltzen dira aparteko kategoria batean. Barkatu, desegingo ditut nik ezabatutako kategoria horiek. Aio!--Unai (esan) 17:36, 7 Abendua 2011 (UTC)

Txantiloi:Azala/HizkuntzakAldatu

Eskerrik asko abisuarengatik, Utolotu! Zuzendu ditut zuk jakinarazitako hutsegiteak. --Xabier Armendaritz   2011-12-07, 19:53

Atletismoa 2012ko Olinpiar Jokoetan - 4x100m erreleboakAldatu

Kaixo Utolotu. Bai, barkatu. Ezabatzeko proposatzeko bi txantiloi horiek jarri, eta kontuaz ahaztu nintzen, zuk diozun bezala, antzeko beste artikulu horietan ere jarri gabe eta, batez ere, zuri zuzenean abisatu gabe. Hori argituta, niri iruditzen zait "artikulu" horiek guztiak ezabatu behar direla, hutsak daudelako. Ez daukate zentzu handirik, ezta? Ados bazaude, zuzenean zuk jar diezaiekezu {{ezabatu}} txantiloia, eta administratzaileren batek ezabatuko ditu. Bestela, esaidazu. Ondo izan, eta segi lanean artikuluekin! --Orereta (erantzunak) 22:00, 11 Abendua 2011 (UTC)

polikiroldegi → kiroldegiAldatu

Kaixo, Utolotu:

Bai, eskatu beharreko aldaketa iruditzen zait. Hala ere, Euskaltzaindiaren arauetan ezer adierazi ez denez, ezingo da horietan oinarritu (baina Hiztegi Batuan «polikiroldegi» ez dela ageri aipa daiteke), baizik eta euskaraz ditugun hiztegi fidagarrienetan: Zehazki eta Elhuyar gaztelania-euskara hiztegietan, alegia. Biek diote polideportivo = kiroldegi. Eta berdin oso erabilia den Euskaltermek ere.

Bestalde, kontuan izan ezazu Euskaltzaindiak egiten dituen testu guztiak ez direla arauak. Batzuk bai, arauak dira, eta halaxe daude markatuta; beste batzuk, Euskaltzaindiko batzorde baten gomendioak, eta pisu handia dute horiek ere; beste batzuk, euskaltzain baten edo batzuen artikuluak, eta horiek egilea den euskaltzainaren jakintza mailaren arabera dute pisua; eta, azkenik, beste batzuk Euskaltzaindiko idazkariren batek idazten ditu (adibidez, zuk aipatutako prentsa oharra), eta horiek ez dute inolako pisurik (ez, behintzat, Euskaltzaindiak zehazten duen ereduzko euskarari dagokionez). --Xabier Armendaritz   2011-12-12, 10:11

Gazte TopaguneaAldatu

Kaixo, Utolotu. Lezo artikulutik atal hori kendu dut, eduki entziklopedikorik ez zuelako (egun hartan eguraldi txarra egin zuela esaten zuen, funtsean). Ekitaldi hark aipatzea merezi duen ezaugarriren bat izan bazuen (Euskal Herriko jendetsuena izatea, oihartzun handiko adierazpenak egitea...), berriz jar dezakezu, baina aipagarria zergatik den adierazi beharko litzateke, datu anekdotikoak alde batera utzita. --Xabier Armendaritz   2011-12-12, 12:01

Bai, dudarik ez elurraren, euriaren eta kazkabarraren pean hotzez izan zinetenontzat eguraldia ez zela anekdotikoa izango, ez, karkarkar!
Lezoren historiaren aldetik aipagarria dela uste baduzu, hemen duzu zuk gehitutako testua; kontua litzateke hortik erreferentziak hartzea, baina oraingoan eguraldia gain-gainetik aipatzea (adibidez, «elurrari, euriari eta kazkabarrari aurre eginez, 6000 gazte baino gehiago bildu ziren»), eta Lezoko historiarako zergatik izan den garrantzitsua azaltzea.
Oro har, Wikipedian, herrien artikuluetan, ez dira ekitaldi jendetsuak (mitinak, kontzertuak...) aipatzen, oihartzun bereziren bat izan ez badute. --Xabier Armendaritz   2012-12-12, 13:33