Lankide eztabaida:Theklan/2018ko abendua

The Signpost: 1 December 2018 aldatu

Konferentziarako gonbidatuak aldatu

Galder: idatzi diet dagoeneko Klexikoneko, Vikidia France eta Vikidia Italiako nire kontaktu batzuei galdetzeko ea animatzen diren gaztetxoentzako entziklopediei buruzko mahainguru batean parte hartzeko Konferentziako saioetako batean. Beharbada beste norbait ere etor liteke, haiek beste izenen bat ematen badidate. Zer iruditzen zaizu? Bestalde, lehenago ez dugu izan astirik interpretazioaz aritzeko; baina esan behar dizut Unibertsitatean ez ditugula "bidaltzen" ikasleak honelako lanak egitera, praktika moduan, ez dutelako beharko luketen maila. Dena dela, hitz egingo dut Edurnerekin, eta ikusi beharko dugu ea interpretazio-zerbitzua egongo den ala ez, eta, nahi izatekotan, zer izango litzatekeen eta zer kostua izango lukeen; baina, badakizu, merkea ez da izango. Astelehenean saiatuko naiz hitz egiten Edurnerekin. Ondo izan. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:04, 1 abendua 2018 (UTC)

Infotaula aldatu

Kaixo! Nire wiki lanean txantiloi bat jarri nahi dut baina ez dut lortu informazioa agertzea.

Mila esker

Euskaltzaindiaren webgune berria eta bota aldatu

Eskerrik asko erantzun azkarrarengatik. Ongi baderitzozu, eztabaida hau hemen jarraituko dut.

Ez dakit bota erabiltzea merezi duen, baina hauek dira esteka zahar eta berrien arteko aldeak:

  • Zahar:
http://euskaltzaindia.org/onomastika
http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=259&Itemid=478&lang=eu
Berria: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=470&lang=eu&view=deiturak
Berria: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&view=toponimia

Eta gero hauek:

Berria: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?gakoa=Acebedo&option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&view=toponimia&bila=bai Acebedo Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian
Berria: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?gakoa=Ormijana&option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&view=toponimia&bila=bai Ormijana Euskal Onomastikaren Datutegian

Hemen patroiak daude, agian bot batekin patroi horiek erabil daitezke aldaketak egiteko:

  • Zahar: www.euskaltzaindia.net/eoda/bilatu.asp?nonkodea=1.2.00.05&hizkuntza=eu Artatza-Axkoeta Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian
Berria: www.euskaltzaindia.eus/index.php?gakoa=Artatza-Axkoeta&option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&view=toponimia&bila=bai Artatza-Axkoeta Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian
  • Zahar: www.euskaltzaindia.net/eoda/bilatu.asp?nonkodea=1.7.00.02&hizkuntza=eu San Vicentejo Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian
Berria: www.euskaltzaindia.eus/index.php?gakoa=San+Vicentejo&option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&view=toponimia&bila=bai San Vicentejo Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian

Denbora eta gogoak dituzunean saia bazaitezke eskertuko nizuke.-Urtar (eztabaida) 11:50, 5 abendua 2018 (UTC)

@Urtar: Ba nik ez dut patroia ikusten. Oso zaila ikusten dut nondik nora mugitu diren gauzak matematikoki ikustea. Eta bot bati matematikoki erakutsi behar zaizkio gauzak. -Theklan ·   ·   11:54, 5 abendua 2018 (UTC)
Ez daukat eskarmenturik botekin, baina bot batean adierazpen erregularrak erabil zitezkeela pentsatzen nuen. Eskertuko nizuke boten inguruko informazioa eskuratzeko lekurik gomendatuko bazenidake-Urtar (eztabaida) 12:05, 5 abendua 2018 (UTC)
@Urtar: Bai, erabili daitezke espresio erregularrak. Baina ez dut ikusten hor espresio erregularrik, hori da gakoa. -Theklan ·   ·   12:09, 5 abendua 2018 (UTC)
Python-en kode honek string zaharra hartuz herriaren izena ematen dizu:
herria = re.search('&hizkuntza=eu (.*) Euskaltzaindia', zahar)
-Urtar (eztabaida) 13:18, 5 abendua 2018 (UTC)
@Urtar: Agian honek lagunduko dizu, python baldin badakizu. Nik ez dakit. -Theklan ·   ·   14:22, 5 abendua 2018 (UTC)
Ados, saiatuko naiz esteka hauek konpontzen bot batez. Eskerrik asko laguntzarengatik-Urtar (eztabaida) 09:42, 7 abendua 2018 (UTC)

Bot ezarpena aldatu

Gabon Theklan! Ari naiz instalatzen, baina zeozer galdu dut bidean. Erabiltzailea sortu dut, baina uste dut bot bat naizela nonbait adierazi behar dudala? (Hori ez dut egin) Bestalde, Python eta Pywikibot jaitsi eta instalatu ditut. Hala ere, ez ditut aurkitzen orain non dauden, "Pywikibot" bilatu arren. Karpeta aukeretan, "Ikusi ezkutuko fitxategiak" adieraziz gero ere, ez dut aurkitzen Pywikibot. Horretan ideia bat ematerik edo laguntzerik? -Iñakibot (eztabaida) 21:45, 7 abendua 2018 (UTC)

Um, ez dakit identifikatzen duen ezer. Berez, instalatuta daude goiko biak, eta pywikibot non dagoen aurkitu dut. Hala ere, cmd-n "python no se reconoce como un comando interno, programa o archivo por lotes ejecutable" dio. Goraintzi --Iñakibot (eztabaida) 22:27, 7 abendua 2018 (UTC)
@Iñaki LL: Normalki /core izeneko karpeta batean izango duzu. Berez ez duzu zertan python jarri beharrik aginduak emateko. /core karpetan zaudela pwb.py replace.py jarrita hasi zaitezke, adibidez, zuzentzailearekin. Lehenago egin beharko duzu pwb.py setup.py martxan jarri ahal izateko. -Theklan ·   ·   08:41, 8 abendua 2018 (UTC)
Eskerrik asko Theklan, probatuko! Iñaki LL (eztabaida) 12:54, 8 abendua 2018 (UTC)

Loturak aldatu

Kaixo! Barkatu baino ez dakigu zer diren kanpo loturak eta nola txertatu daitezken gure artikuluan

Euskal/eusko auzia aldatu

Gabon Theklan! Txokoan hasi dudan eztabaidan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko Politika Formaletan dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:12, 20 abendua 2018 (UTC)

Kimikari buruzko lehiaketa aldatu

Kaixo Theklan! Kimikako lehiaketaren datuak aztertu eta eguneratzen dituen bot-a hondatu delakoan nago, larunbatetik ez ditu eguneraketarik egin. Gustura konponduko nuke nik, baina ez dakit nola egiten den. Ea konpontzerik baduzun! Mila esker. Xabi22 (eztabaida) 19:55, 23 abendua 2018 (UTC)

@Xabi22: Lasai, ezin duzu ezer ere egin. Puntu kenketa bat eskatu diot eta ez du egiten... saiatuko naiz hori kentzen egunera dezan eta ea jabeak esaten didan zer den failatzen duena. -Theklan ·   ·   20:02, 23 abendua 2018 (UTC)

The Signpost: 24 December 2018 aldatu

 
News, reports and features from the English Wikipedia's weekly journal about Wikipedia and Wikimedia

Bibliografiako URLak bikoiztuta aldatu

Bide batez, honi buruz ere galdetuko dizut. Ikusi dut askotan errepikatzen direla URLak bibliografiako txantiloietan, eta dobleteak sortzen: izenburua esteka bihurtzen da, eta gero, URL osoa agertzen da zabalduta. Adibidez, hemen eta hemen.:/ Pistarik nondik nora? Iñaki LL (eztabaida) 22:37, 25 abendua 2018 (UTC)

@Iñaki LL: Zerbait aurreratu dut, baina orain tarte arraroak uzten ditu. -Theklan ·   ·   09:22, 26 abendua 2018 (UTC)
Ederki! Zerbait hobetu dela dirudi. Hala ere, (tarte horiek diozu?) eremuak banatzeko erabiltzen diren puntuak jan egiten ditu askotan... Iñaki LL (eztabaida) 09:52, 26 abendua 2018 (UTC)
@Iñaki LL: nik nioen lerro baten eta hurrengoaren artean daudenak. Zeintzuk diozu zuk? -Theklan ·   ·   19:50, 26 abendua 2018 (UTC)
Hemen ohartzen bazara, eremu desberdinen artean (egilea, izenburua, hiria, etab.) ez dago punturik, eta egon beharko lukete bibliografiako sintaxi estandarraren arabera.
@Iñaki LL: Nik horrela ikusten dut testua:
Aragón Ruano, Álvaro (2011) «La Guerra de la Convención, la separación de Guipúzcoa y los comerciantes vasco-franceses y bearneses» Pedralbes (31) ISSN 0211-9587.
Zein izango litzateke modu egokia? -Theklan ·   ·   22:14, 26 abendua 2018 (UTC)
Boteprontoan, honelako zerbait: :Aragón Ruano, Álvaro (2011). «La Guerra de la Convención, la separación de Guipúzcoa y los comerciantes vasco-franceses y bearneses». Pedralbes (31). ISSN 0211-9587.
Noski beste parametro batzuk falta dira, baina badirudi ohikoa egiten duela puntuazioa kentzea, eta hor behar luke zuzena izateko... Iñaki LL (eztabaida) 22:31, 26 abendua 2018 (UTC)
"Theklan/2018ko abendua" erabiltzailearen orrira bueltatu.