Donostiako Ekonomia Elkartea

Donostiako Ekonomia Elkartea (gaztelaniaz jatorriz, Sociedad Económica de San Sebastián) 1779an sortutako Donostiako Ilustrazioaren elkarte bat izan zen, ia esklusiban Donostia eta inguruko eskualdeko ekonomia garapena sustatzeko, ekonomiaren askotariko arloetan eraginez. Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren itzalean sortutako elkarte hau Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekiko dialektikan (aldi berean, hura probestuz eta haren kontra eginez) sortu zen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea bateratzeko asmoz sortu zen bezala, Donostiako Ekonomia Elkarteak asmo bereziagoak defendatzen zituen, zehazki, Donostiako eragile ekonomikoena. Gaztelako Kontseiluaren babesa izan zuen eta haren itzalean sortutako Ekonomia Elkarteen eredua jarraitu zuen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteaz bestelako eredu bat. Azken erakunde horrek, baina, bizkor jokatu zuen asmo zatikatzailearen kontra, eta Donostiako Ekonomia Elkarteko ordezkaritza organoetan sartu zituen haren kideak. Espainietako Koroko Floridablancako konde ministroa bera Gaztelako Kontseiluari kargu hartzera heldu zen, Donostiako elkarte hori bultzatzeko temagatik, ordurako Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari zegokion jurisdikzioan; izan ere, gehiago jokatu zuen presio talde gisa, ekonomia sustatzeko benetako eragile gisa baino.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu