Lankide eztabaida:Theklan/2009ko abuztua

Eskerrak aldatu

Uste dut oso baliagarriak izango zaizkidala --Arkaitz2 07:46, 24 Uztaila 2009 (UTC)

Baita eta enparauak aldatu

Aupa Theklan! Uda ondo; ez naiz beste batzuk bezain urrun joan ;-) baina tira... Oraindik ez naiz enpapatzen botarekin. Hurrengo bueltan saiatuko naiz aipatu dizkidazunak batera konpontzen.--BetoñoBot 14:12, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Ieup. Ikusiko zenuenez, ez dut lortu aldaketatxo horiek batera egitea. Zuk ba al dakizu egiten? --BetoñoBot 18:16, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Bai, zuk esan bezala egin dut (Tximistek iradoki bezala): " bait z" ==> " baitz". Metan ikusi dut jendeak ez dakiela (behintzat ez du inork erantzun) nola aldatzen diren bi gauza ezberdin batera. --Unai (esan) 20:29, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Autoklabe (laborategia) aldatu

Kaixo, Theklan.

Egin berri dut Autoklabe (laborategia)-ri buruz artikulu bat. Laborategia jarri dut parentesi artean bertze artikulu bat egina zegoelako, Autoklabe (orokorrean).

Konturatu naiz bertze hizkuntzetan ere autoklabeari buruzko artikulu bat baino gehiago dagoela.

Gaia zera da, izen berarekin bi artikulu daudenez, argipen orri bat ez al litzateke egin behar?

Agurrak,

Josu 20:16, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Barkatu berriz, baina argipen orria egiteko ez al da Autoklabe artikuluaren izena aldatu behar? ¿Ez al litzateke egokiago Autoklabe (industria) edo holako zerbait jartzea?. Horrela balitz Autoklabe (industria) eta Autoklabe (laborategia) geratuko lirateke, eta argipen orria sor liteke Autoklabe izen generikoarekin...Oker nago?.Josu 20:48, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Kaixo berriz, Theklan. Atzoko gaiaren harira, autoklabe artikulua mugiru nuen, eta oraingo izena autoklabe (industria) da. Beraz, momentu honetan bi artikulu daude autoklabearekin lotuak: Autoklabe (industria) eta autoklabe (laborategia). Uste dut orain argipen orria sortu beharko litzatekeela, baina ez dakit nola egin. Izan ere, argipen orri berria egiteko artikulu berri bat sortu behar da eta bukaeran argipen txantiloia ipini. Saiatu naiz autoklabe izenarekin artikulu bat sortzen argipen orria egiteko, baina autoklabe idazten dudanean lotura egiten dit autoklabe (industria) artikuluarekin. Nola desegin korapiloa?. Lagunduko didazu argipen orria egiten? Esker anitz. Josu 18:21, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Bukatu da! Zure argibideei esker lortu dut argipen orria osatzea. Begiradatxo bat bota nahi badiozu...Esker aunitz eta bertze bat arte. Josu 20:12, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Bretainiako udalerri infotaula aldatu

Beti bezala mila esker Theklan, Bretainiako udalerrientzat oso erabilgarria izango den sekulako infotaula eta kokapen mapa bikaina. Arazo bakarra gelditzen zait, txantiloiari bretainia eta frantziako udalerriek dituzten ezaugarri ezberdin batzuk sartu dizkiot estatua, herrialde, departamentua, eskualde eta barrutia. Baina infotaula hau frogan jartzeko erabili dudan Locronan udalerrian artikuluan ikus dezakezunez goiko ezkerreko aldean }} ikurra agertzen zait. Badakit txantiloian zeozer soberan dagoelako agertzen zaidala, baina ez dut lortu zer den jakin eta ezabatzea. Laguntzerik bai?
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:40, 2009ko abuztuaren 18a (UTC)

Hori duk lana azkar-azkar eta bixi-bixi egitea Theklan. Infotaula horrek Bretainiako hainbat udalerrien artikuluei ekiteko eta euren euskarazko itzulpenak egiteko aukera ezin egokiagoa eskaintzen baidit. Berriz ere esker mila!
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:48, 2009ko abuztuaren 18a (UTC)

Zer jarriko zenuke bigarren horretan? Badaude?--Unai (esan) 11:14, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Esanahia pueden encontrarse izatekotan, "aurki daitezke" jarri beharko luke, ezta? Hor arazoa ez da BOTarena —nire ustez—, baizik eta jatorrizko esaldiarena. Eskuz aldatuko dut.--Unai (esan) 11:28, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Hiri orokor infotaulako koordenatuak aldatu

Aizu Theklan, hiri orokor infotaula txantiloia erabiltzen duten artikuluetan koordenatuak bi aldiz errepikatuta agertzen dira. Badakizu hori konpontzen?--Assar; (erantzun hemen) 21:05, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Ez egin kasurik. Wikipediaren beta probatzen ari nintzen eta horregatik ateratzen zitzaidan errepikatuta. Modu normalean behin bakarrik agertzen zait.--Assar; (erantzun hemen) 21:07, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Ia ba... bota gelditu dut... ez dut zure mezua orain arte ikusi. Hurrengoan blokeatu lasai. Ikusi al duzu eskaera hau? Duela zazpi hilabetekoa da. Josugonik dio egin beharreko moldaketak eginak dituela... jarraitzen dut ala ez? --Unai (esan) 21:17, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Arrazoi duzu. Postakodea, esaterako, desagertzen da. Egindako aldaketak desegingo ditut :-( --Unai (esan) 08:20, 20 Abuztua 2009 (UTC)
Aiii... ez dakit zer egin. Ikus Alepo. Assarrek koordenatuak aldatu zituen nire txantiloi aldaketa ostean, eta atzera bueltatzen badut koordenatu horiek galtzen dira... ufff... Lehen bezala uzten ditut? --Unai (esan) 08:31, 20 Abuztua 2009 (UTC)
Nik guztiak aldatu "hiri orokor infotaula" jarrita eta gero zuzenketak egingo nituzke. Ez dira hainbeste (90 inguru), eta gainera horietako asko gaizki zeuden lehen ere.--Assar; (erantzun hemen) 08:56, 20 Abuztua 2009 (UTC)
Merezi du, askoz hobeto geratzen da: Cusco.--Assar; (erantzun hemen) 09:12, 20 Abuztua 2009 (UTC)

Gelditu dut Bota. Erreferentziena aldatzen gelditu dut. Badakit ez dela beharrezkoa aldatzea, baina egia esateko Euskal wikipedian erreferentzia askodun orrialde oso oso gutxi ditugu. Dena dela, Botarekin ez dut txantiloi hori gehiago aldatuko. Ondo segi!--An13sa 15:01, 20 Abuztua 2009 (UTC)

Datu gehigarriak koordenatuetan aldatu

Ados. Sartu dut datu hori egin ditudan azkenetan. Hala ere, zuk diozun "hiriaren tamainaren arabera bere puntuaren tamaina ere handiagotzen delako mapatxoan" ez dut ikusten nik, ezta zuk egin duzun Shanghai horretan ere.--Assar; (erantzun hemen) 21:02, 20 Abuztua 2009 (UTC)

Bale, ikusi dut. Kode hori sartzen jarraituko dut.--Assar; (erantzun hemen) 06:21, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Jode-leku-guztietan-zaudete aldatu

Hemen ere bai. ;) --Assar; (erantzun hemen) 13:00, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Hiri orokor infotaula aldatu

Epa Theklan! arazotxo bat dagoela iruditzen zait hiri orokor infotaularekin. Adibidez, Belfast artikuluan herrialdea tokian Ipar Irlanda azaltzen da eta Erresuma Batua izan beharko litzeke. Badakit ISO kodea jartzean herrialdea atalean kodea jartzen dela horregatik uste dut ondorengo zatia ezabatu beharko genukeela:

{{#if:{{{probintzia|}}} |
{{!}} style="background: #d5ddf5;" {{!}}'''Herrialdea'''
{{!}} {{{{{kodea2}}}|1}}
{{!}}-
}}

Kontsultatu egin dizut, beharbada zati hori kentzen badugu zenbait artikuluetan arazoak egon daitezkelako.--An13sa 14:09, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Arrazoi duzu, aldaketa egitea hobe da. Baina, egin duzun aldaketak ez du ezer aldatzen kodea2 hori jartzen ez baduzu ezin duzu kokapenmapa erabili. Esan nahi nuena da, goian Ipar Irlanda herrialde bezala agertzen dela, eta azpian Ipar Irlanda lurralde bezala azaltzen dela. Hori da esan nahi nuena. Izendapen ezberdinarekin azaltzen dela. Ondo izan! --An13sa 14:18, 21 Abuztua 2009 (UTC)
Orain ez dut denborarik. Saiatuko naiz irtenbideren bat bilatzen. Ordura arte ondo segi.--An13sa 14:25, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Artikulu laburregiak aldatu

Epa Theklan! Arrazoi duzu, badakit laburregiak direla, baina froga moduan sortu ditut. Bot-arekin duela gutxi hasi naiz eta oraindik proba batzuk egiten ari naiz. Infotaulak eta bestelakoak aurrerago sartzea espero dut. Ondo izan! --An13sa 12:06, 22 Abuztua 2009 (UTC)

Lasai, lasai, ez naiz hiri guztien artikuluak egiten hasiko. Baina, saiatuko naiz informazio gehiagorekin artikuluak sortzen, bestela utzi egingo dut. Ondo segi!--An13sa 13:01, 22 Abuztua 2009 (UTC)

Udalerrien eztabaida aldatu

Lasai Theklan, ez dago ezer barkatzekorik, beharbada txantxa bat egin didazu eta nik aurreneko bapateko erreakzioa gaizki hartzea izan da: askotan lagundu nauzu eta badakit zuzena zarela. Nik sutsuki eztabaidatzen dudala arrazoia duzu, nere ustetan horrela hobetzen delako euskarazko Wikipedia, baina borondate onez da, betiere eztabaidan inorri errespetoa galdu gabe.
Gustoko ez dudana (beharbada horregatik erre xamarra egon naiteke) zuk aipatu duzun "hegoaldeko" erabiltzaile jakin baten portaera da: nitaz nahi dituen gezurrak eta eraso pertsonalak administratzaileen eztabaida orrialdean jarri eta orain arte dohain atera zaiolako, nik uste egoera normaletik kanpoko gauza dela, wikipedian pentsakera ezberdinetako erabiltzaileak baigaude eta pertsonaia horrek dena ideologia batean monopolizatu nahi baidu. Ez ikusiarena egin, berari ez erantzun eta halere nerekiko bere portaera makurrarekin jarraitzeko "esku libreak" dituela dirudienez, gai honekiko jadanik amore eman dut.
--Euskalduna (esaidak hemen) 20:06, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)


Theklan, ahal dudan modu laburrenean aitorpen bat egingo dizut: zuk diozunez hemengo erabiltzaileen gehiengoek "pertsonaia" horrek dionearen inguruan "paso" egiten duzue, ondo dago hori, arazoetan ez sartzeko. Orain irakurri hau:
Orain dela gutxi ikusi dudan "filma" eder baten argudioaz doa:
Bazen behin herrialde menperatzaile bat eta herrialde menperatu bat. Bapatean eta ezustean herrialde hortako segurtasun indarrek menpean duen herrialdeko pertsona bat injustuki, arbitrarioki eta inozokeri batengatik atxilotu zuten, pertsona hau ez zen behin ere arazoetan sartzen eta ez zion inoiz inori minik egin, pertsona horri oso gaizki igaroarazi zioten. Ondoren ametsgaiztoko denboraldi edo itxaronaldi ilun eta latz bat igaro ondoren pertsona hori azkenik bakean bizitzen utzi zuten. Ondoren pertsona horrek bera atxilotu zuen herrialde menperatzailearen bandera, bere herrialde menperatuaren aurkako leloak eta bideoen loturak dituen "ergel" baten erabiltzaile orria ikusten du. Pertsona horrentzat hori mingarria eta iraingarria da, bandera ez, banderak berez bizirik ez baidute, bai ordea leloak eta bideoak, orain ez asko igarotako une latzak berriz oroituarazten badiote.
Ba orain pentsa ezazu filma hori benetazkoa dela: pertsona hori hitzegiten ari zaizuna da. Ulertzen al duzu orain esan nahi eta sentitzen dudana?
--Euskalduna (esaidak hemen) 21:20, 2009ko abuztuaren 25a (UTC)

Topónimos bilingües aldatu

Kaixo Theklan! Ni ere ez hitz egite euskara, baina ni ikasitzen ;-D Bueno ahora ya te comento en castellano porque mi hasta ahora limitado (y malo) euskera no me permite más :-) Efectivamente en la provincia de Zaragoza igual que en la de Teruel la gran mayoría de los municipios pertenecen a la zona castellanohablante, asi que sus denominaciones serán unicamente en castellano, los topónimos que tenemos nosotros en la Wiki aragonesa para esas localidades son topónimos antiguos documentados en aragonés de cuando aún se hablaba en estas zonas, así que en esas zonas ya están en desuso y l'Academia de l'Aragonés aún no ha sacado ninguna lista ofizial de exónimos, asi que es posible que puedan variar. Doble denominación oficial castellano/aragonés en la provincia de Zaragoza creo que solo tenemos dos topónimos en la comarca de la Plana de Uesca: Murillo de Gállego/Morillo de Galligo y Santa Eulalia de Gallégo/Santolaria de Galligo. También en la provincia de Zaragoza puede haber algún caso de doble denominación oficial (igual que en Teruel y Huesca) castellano/catalán en las comarcas de la Franja: Bajo Aragón-Caspe/Baix Aragó-Casp, Matarraña/Matarranya, Bajo Cinca/Baix Cinca y Litera/Llitera. En cualquier caso tú puedes hacer tranquilamente todos los artículos de localidades de Zaragoza (y Teruel también si quieres :-)) y cuando estén yo los reviso y traslado aquellos que tengan doble denominación oficial. Saludos --Willtron 12:00, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Naranjo de Bulnes aldatu

Aizu, telepatia al duzu, konintzidentzia izan al da edo nola jakin duzu Naranjo de Bulnes artikuluari infotaula jartzeko asmotan ari nintzela? Oraindik aldaketa grabatu gabe nuen eta? :P --Euskalduna (esaidak hemen) 15:46, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Ah, nik eginiriko birzuzenketa ikusi duzulako izan da, banengoen bestela. Eta jar al diezaioket Google Eartheko gailur horren koordenatu zehatzak edo zuk ere programa berdina erabiltzen al duzu leku baten koordenatu zehatzak ateratzeko? Maiz beste hizkuntzetako artikuluen koordenatuak nahiko fidakaitz eta ez oso zehatzak baidira. --Euskalduna (esaidak hemen) 15:55, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Ba bai, adibidez suertatu izan zait Irlandako leku baten inguruko ingelerako artikuluaren koordenatuak jarri eta mapan nahiko gaizki ateratzea (Aran Uharteak edo Galway hiriaren kasua). Aldiz, Google Earthen nahi duzun lekuaren izena jarri, adibidez Naranjo de Bulnes, bertara hurbilduz eta hurbilduz joan, eta mendi honen gailurrean bertan bazina bezala pantailan agertzean saguaren punteroa jarri eta koordenatu zehatz-zehatzak behekaldean agertzen dira. Horrela euskarazko artikuluek lekuen koordenatu erabat fidagarri eta zehatzak izan ditzatela lor genezake. Google Earth sekulako tresna baliotsua da. Ondo segi. --Euskalduna (esaidak hemen) 16:05, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Aizu, [Mendikat] oso ondo dago, ikusi dut mendien infotauletan webgune horretarako mendien lotura erabiltzen duzuela; halere, nahiago dut Luberri.net edo Euskal-Herria.org webgunea, mendizaletasunaren inguruko bestea bezain ona den webgunea da, baina gainera bestea ez bezala dena euskaraz eginik dago eta euskarazko Wikipediak webgune horretarako loturak jarri beharko lituzke, mendizaletasunaz gain euskalzaletasuna ere bultzatzen duelako. Gero arte. --Euskalduna (esaidak hemen) 16:12, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Euskal Wikipedia Ingelerazko Wikipedian lotura izateko eskaera aldatu

Gabon Theklan.
Lehengoan Euskal Wikipedia Ingelerazkoan lotura izateko eskaera aipatu nizun (ikusi dut egin zenuela). Jakizu nik ere eskaera hori egiten jardun dudala nere kabuz hemen eta baita zuk eztabaidagune honetan irekitako eskakizun mezu honetan ere: esan ohi den biek batek baino indar eta ohiartzun gehiago egiten baidute.
Adibidez, Galizierak 50.000 eta Grekerak 43.000-44.000 artikuluekin Ingelerazko Wikipedian bertan lotura dute. Euskarak 42.000 artikuluekin han leku merezi bat duela uste dut. Nere iritziz 50.000 edo 100.000 artikulu izatea baino askoz ere garrantzi handiagoa baitu Euskal Wikipedia eta orokorrean Euskararentzat munduko hizkuntza hedatu, boteretsu eta eraginkorrena den Ingeleraren Wikipedian lotura izatea, aldiz lotura zuzenik ez izatea sekulako galera da, lotura izateak aldiz Euskara eta Euskal Wikipediari muduan ezagutu ditezen aukera ematen dion sekulako lehioa irekitzea izango litzateke. Ingelerako Wikipedian mundu osoko jendea sartzen baita eta gainontzeko hizkuntzetako wikipedien eredu nagusia baita: Euskal Wikipediako han agertu ezkero beharbada Frantses, Alemaniera, Txinatarra, Italiera edota beste hizkuntetako Wikipediek ere jarrera berdina hartzeko aukera askoz handiagoak izango baidira . Gabon pasa.
Euskalduna (tell me) 23:15, 2009ko abuztuaren 26a.

Zorionak zuri ere Theklan, zuk bidea ireki zenuen. Nik Irlandan ikasitako nere ingelera makarronikoa, ingelerazko itzultzaile elektroniko on bat (ingelerazko mezuak txukundu eta zuzentzeko) eta feniziar diplomazia piska bat besterik ez ditut erabili :P
Euskalduna (esaidak) 23:58, 2009ko abuztuaren 26a.

laguntza bila aldatu

Artikulu batzuetan datu okerrak ikusi ditut eta hori aldatu nahiko nuke, baina egia nabarmentzeko erreferentzi bat jarri nahi dut eta ez dakit nola egin lagunduko al zenidake mesedez?--Xxagu 21:50, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Esker milla laguntzagatik, egin dut proba eta uste dut ondo jarri dudala, artikulua aldatzen dudanean abixua emango dizut ondo dagoen ala ez ikusteko.

Beste alde batetik, eta barkatu akatsengatik, Txantiloi:Lankide argazkilari txanlioia jarri nahiko nuke nere orrialdean baina uste dut ez dagoela eginda,ala argazkiren bat behar baduzue ba dakizue zeini eskatu, nik batez ere gipuzkoako eta mendien argazki asko ditut, behar badituzue lasai eskatu, agur bero bat.--Xxagu 22:55, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Egin dut txantilioia baina ez dakit besteek erabilitzerik izango duten, beste baten taulatxo oinarria hartu dut eta gauza batzunk aldatu ditut, bestea ezabatu gabe noski, ba al duzu ikustea une batean eta gaizki dagoena aldatu mesedez?--Xxagu 23:16, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Eskerrak berriro nik uste baino errazagoa da hau, egin nahi dudan adibidea kopiatu, itsatsi eta aldatu.Jarri dut besteentzako nahi nuen kategorian eta guzti.Beste bat arte.--Xxagu 23:41, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Aldatu dut Tolosako artikulua bainan justizia jauregian arazotxo bat daukat ez dakit zergatik baina taulatxo bat agertzen da begiratu eta ondo jarri mesedez.

Espainiako hiri infotaula aldatu

Eskerrik asko infotaulako eta Cee/Corcubióneko atikuluen aldaketengatik. Bide batez eta gehiegi eskatzea ez bada, infotaula horren irudian oineko azalpena jartzeko testua jartzeko lekua jarriko bazenu ere asko eskertuko nizuke. Barkatu gerra emateagatik, baina aldaketa horiek nere jakintzatik kanpo daude eta hobe da zuk aldatzea nik gaseosarekin esperimentuak burutzea baino. Aio Theklan.
Euskalduna (tell me) 15:24, 2009ko abuztuaren 28a.

Jazarpena Commonsen aldatu

Paranoikoa izango naiz, baina begiratu gaur IP anonimo batek egin dituen aldaketak, nik igo ditudan irudietan: [1], [2], [3], [4], [5], [6], [7], [8], [9], [10]. Ezin da ezer egin? Oinarriak ikusten al dituzu salaketa bat jartzeko, ala tontakeri bat da? --Unai (esan) 12:16, 29 Abuztua 2009 (UTC)

Zaragozako udalerri aldatu

Kaixo! He estado hoy revisando los municipios de Aragón que teneis y uniformando un poco la cosa. Yo dividiría la forma de mostrar los topónimos en los artículos de tres formas que se ajustan a las tres realidades que tenemos ahora mismo en Aragón, te comento. En primer lugar tenemos aquellos municipios donde solo se usa el castellano, por ejemplo todos los que tenemos ahora mismo de Zaragoza, Alfajarín es un ejemplo, en estos casos yo pondría en negrita sólo el topónimo en castellano y en la tabla lo mismo, sólo el topónimo en castellano y luego entre paréntesis se pueden añadir los topónimos (si existen) en la otras lenguas del país (aragonés y/o catalán)...es mejor hacerlo así, porque el topónimo aragonés por ejemplo no sé usa en esta zona desde hace siglos. La siguiente opción sería la de municipios con doble denominación oficial, estos aparecen el las leyes de creación de las comarcas con la doble denominación (castellano-aragonés o castellano-catalán, dependiendo de la zona), por ejemplo Torrente de Cinca-Torrent de Cinca tiene doble denominación oficial castellano-catalán, en ese caso lo pondríamos como puedes ver, en negrita los dos nombres oficiales y luego entre paréntesis la denominación oficial con referencia a la ley donde aparece y los nombres de los topónimos en cada idioma en cursiva...en este caso en la caja también se pondrían las dos denominaciones, una encima de la otra. El último caso son aquellos municipios que están definidos por la ley de lenguas dentro de una zona, pero aún no tienen doble denominación oficial... solo tienen nombre oficial en castellano, pero el nombre aragonés/catalán se usa en la zona, entonces pondríamos como en el caso de Sabiñánigo los dos topónimos en negrita y también aparecerían en la caja (la unica diferencia con los doble-oficiales es que en este caso no cambiamos el título del artículo, dejamos como titulo su denominación oficial, que es en castellano). Por último habría una categoría extra, que son los artículos que tienen topónimo tradicional en euskara, en este caso por supuesto respetamos el topónimo en euskara que irá como título, en negrita y en la caja, por ejemplo Deustia. Para la provincia de Zaragoza ya he cambiado en la plantilla de municipios todos los que tienen doble denominación Txantiloi:Zaragozako udalerri aurkibidea, así ya verás inmediatamente cuales son (en aragonés solo hay dos Santa Eulalia de Gallégo-Santolaria de Galligo y Murillo de Gállego-Morillo de Galligo, los otros son en catalán)... del resto no te preocupes, suponte que la lengua principal es el castellano y ya cambiaré yo aquellos en los que la lengua principal sea el aragonés (son pocos casos). Cuando tenga más tiempo haré también una plantilla igual para los municipios de Teruel, para cuando vayan haciendose en el futuro (ahí es más fácil porque solo se habla catalán y castellano y además todos los municipios donde se habla catalán tienen doble nombre oficial). Saludos --Willtron 15:23, 29 Abuztua 2009 (UTC)

OK, tú haces los artículos tranquilamente que yo ya me iré pasando a revisar y lo pondré más o menos con la idea que tenía ;-). Sí, la verdad es que los topónimos aragoneses son mucho más claros y tienen más sentido precisamente porque los castellanos (como en casi todos los sitios) son castellanizaciones cutres de los topónimos originales que eran los aragoneses y que se han ido perdiendo, excepto en las zonas donde aún se habla el aragonés. Saludos --Willtron 18:29, 29 Abuztua 2009 (UTC)

Espainiako udalerrien infotaula aldatu

Arratsaldeon. Espainiako udalerrien infotaula erabiltzean zerataz ohartu naiz: azalera sartu arren, infotaulan ez dela agertzen. Jakin ezazun besterik ez da. Aio. Euskalduna (esaidak hemen) 16:28, 2009ko abuztuaren 30a.

Barkatu gaizki aipatu dizut eta: Espainiako hirien infotaula zen. Euskalduna (esaidak hemen) 16:43, 2009ko abuztuaren 30a.

Ba bai, ondo ikusten da, arrazoia duzu. Barkatu, errua nerea da astiroago ez irakurtzeagatik, azalera bilatzen ari nintzen eta eremua jartzen duelako. Euskalduna (esaidak hemen) 19:53, 2009ko abuztuaren 30a.

Azalean nabarmendutako artikulua aldatu

Gabon Theklan! Gaur gauen egin nahiko nituzke Azaleko nabarmendutako artikulua Azalean nabarmendutako artikuluen]] txantiloiak. Hiru artikuluk 6 boto jaso dituzte (Cúchulainn, Nesle dorrearen gertaera eta Prokarioto), baina berdinketa dago bi artikuluren artean (Utsjoki eta Jose Miguel Beñaran), biak 5 botorekin. Zer egin? Nik aukeratuko dut bien artean? Ezin dugu gehiago itxaron, biharko behar baititugu. --josugoni (erantzun hemen) 21:11, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Ederto! Ideia ona dela deritzot. Oraintxe sortuko ditut bostak. Milesker! --josugoni (erantzun hemen) 21:16, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Euskal wikiatlasa/mendiak aldatu

Kaixo Theklan: Wikiatlasean bueltako nebilela hau aurkitu dut:

  • Atxuri, mendiaren izenik ezagunena eta "ofiziala" (EMF-ko "Euskal Herriko mendien katalogoan", Mendikat-en eta mapa askotan Aitxuri da. Atxuri, ez dago gaizki izen horrekin ere ezagutzen bait da, bainan Gorbean badago mendi bat Atxuri izena duena eta nahasketak egon litezke,. Nik izena aldatuko nioke eta aizkorrikoari Aitxuri jarri.
  • Artikulu askotan igotzeko lekuak ataletan igoera orduak ematen dira, nire ustez orduen alboan adb: BBD (bataz besteko denbora, edo horrelako zerbait jarri beharko genuke, pertsona guztiak ez direlako denbora berdinean igoko.

Saiatuko nahiz mendien artikuluak gehiago edatzen, eta argazkiak sartzen.Agur bat.--Xxagu 17:39, 31 Abuztua 2009 (UTC)

"Theklan/2009ko abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.