Ongi etorri, Patxi L., euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Irudi:Angelu.png

aldatu

Gauon Patxi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Angelu.png irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:37, 28 Urria 2006 (UTC)

Angelu Euskal Herrian

aldatu

Eguerdion Patxi. Denok dakigu (edo artikulua irakurri duenak bai gutxienez) Angelu Lapurdin dagoela, eta ondorioz Euskal Herrian. Baina horrek ez du esan nahi Euskal Herria txantiloia jarri behar zaionik. Txantiloi hori Euskal Herriko zazpi lurraldeetan jartzeko da. Beste adibide batekin azaltzekotan egon naiz baina ez zait bururatzen. Espero dut ulertzea. —Barrie(postontzia) 13:29, 29 Urria 2006 (UTC)

Angeluar

aldatu

Agian hau Josugonik erantzun beharko lizuke baina ni heldu naiz lehenago ;-) Ez dakit nondik atera duzun informazioa, herritarren izena letra xehez joan behar dela, baina euskaltzaindiaren 38. arauak honen inguruko informazioa dakar. Irakurtzen baduzu, eta adibide bat hartuz, ikusiko duzu zera jartzen duela:

Venezuela, Venezuelako Errepublika
venezuelar
gaztelania
Caracas; caracastar

venezuelar letra xehez dago eta ez da akats bat, Venezuela, Venezuelako Errepublika eta Caracas majuskulaz baitaude. Momentuz, nahikoa arrazoi dela uste dut zure ekarpenak aldatzeko, herritarren izenari dagokionez. Hori bai, hizkuntza minuskulaz joan behar dela asmatu duzu, nik ez nekien gauza bat. Beste iritzirik baduzu esan mesedez. —Barrie(postontzia) 17:29, 29 Urria 2006 (UTC)

Guztiz ados. Horrexegatik aldatu dut (hobe, berriz lehendik zegoena idatzi). --josugoni (hemen idatzi) 19:43, 29 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Angelu kokapena.jpg

aldatu

Gauon Patxi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Angelu kokapena.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:43, 29 Urria 2006 (UTC)

Zurea bada irudia commons-era igotzea gomendatzen dizut. Bertan daudenak proiektu eta hizkuntza guztietan arazorik gabe erabili daitezke. —Barrie(postontzia) 17:56, 29 Urria 2006 (UTC)

Egindako galdera

aldatu

Kaixo! Irakurri dut oraintxe Josugoniri eginiko galdera. Ez zen pertsonala, baina Josu Lavin izeneko bat dabil izen ezberdinak erabiltzen bazterrak nahasten eta bera ote zinen jakin nahi nuen. Galdetzen zenion ea zer ziren [[en:Artikulua]] horiek. Horiek interwikiak dira, orrialde bat bere parekoa den beste batekin baina beste wikipedia batean lotzeko balio dute. Ikusten baduzu beste edozein artikulutan (adibidez, Bilbo) bertan buakeran daude eta lotzen dute ingelerazko (en), gaztelerazko (es) edo frantsesezko (fr) artikuluarekin Bilbori buruz. Ulertu duzu? Aio! -Theklan; (zer?)   14:32, 31 Abendua 2006 (UTC)

Ados, milesker.Patxi L. 14:51, 31 Abendua 2006 (UTC)

Artikuluen formatua

aldatu

Kaixo!

Artikulu bat idatzi duzu oraintxe Nunavuteko herri baten inguruan. Begiratu mesedez nik egindako aldaketak pixka bat txukuntzeko (adibidez, kategoria jartzea, eta interwikiak) eta saiatu horrela mantentzen ere hurrengotan. Gainera hainbat kategoria sortu ditut artikulua sartu ahal izateko, zuk esan horiek ondo dauden edo ez! Aio! -Theklan; (zer?)   13:03, 20 Urtarrila 2007 (UTC)

Akitaniako Kontseilua

aldatu

Gabon Patxi L. Euskal_Herria#Erakundeak aldaketa ikusi eta gehiago zehaztu dut: Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren parean Akitaniako Kontseilua idatzi dut eta Foru Aldundien parean Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra. Zer iritzi? --josugoni (erantzun hemen) 21:13, 27 Martxoa 2008 (UTC)

Atlantiar ozeanoa

aldatu

Ongi! Ulertuta, barkatu eragozpenak. Zuk borratu al dezu jada "atlantiar" edo neuk egiten det? Agur!--EnzaiklopediaBàÍ eSaN? 11:43, 3 Apirila 2008 (UTC)