Lankide eztabaida:Oaramberri
Ongi etorri, Oaramberri, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Bandalismoa aldatu
Kaixo Oaramberri! Ez, zuk ez duzu bandalismoa egin, baizik eta norbaitek zure IP batetik. Agian ikastetxe batean zaude, edo liburutegi batean, eta beste norbaitek ordenagailu horretatik artikuluak nahastu ditu. Hala ere edozein galdera baduzu esan lasai eta saiatuko gara argitzen. Ah! Eta pertsona bakoitzaren izenaren ondoren ez da beharrezkoa "jauna" jartzea! -Theklan · ezt · @ 10:02, 8 Urria 2009 (UTC)
Kaixo, Oaramberri. Arantza Ibarraren artikulutik gauza batzuk ezabatu ditut eta beste batzuk moldatu. Uste dut oraindik ere hainbat gauza soberan daudela. Entziklopedikoak ez diren edukiak baztertzen saiatu behar gara Wikipedian. Ni ez naiz egiaren jabe; horrexegatik, ados ez bazaude, esaidazu lasai. Dena den, beste lankide bati ere iruditu zaio artikuluak curriculum itxura zuela (ikus hemen). Ondo segi. --Unai (esan) 12:29, 6 Abendua 2010 (UTC)
Kategoria:Bikoizketa aktoreak aldatu
Aupa Oaramberri! Gaztelaniazko bikoizketa aktoreekin lanpetuta zabiltzanez, ohar txiki bat: lehen Kategoria:Bikoiztaileak genuenez, zuk sortutako artikuluak haraino aldatu ditut (eta de paso zuk sortutako kategoria berria ezabatzeko eskatu). Bestetik, gaztelaniazko wikipedian (edo bestean) jada bere artikulua badute, sakatu eskuineko zutabean dagoen Edit links hori eta biak lotu ditzakezu. Ondo izan --Marklar (eztabaida) 18:17, 31 martxoa 2015 (UTC)