Ongi etorri, Ibon U., euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Eskari batː «Donostia» artikuluko «Historia» atala osatzea aldatu

Kaixo, Ibon. Mesede eske natorkizu. Izan ere, «Donostia» artikuluko «Historia» atala oso-oso pobrea da, gertaera batzuen zerrenda txiki bat besterik ez. Beraz, historiaren gaian ikasia eta jantzia zarenez eta wikipediagintzan ondo aritzen zarela ikusi dudanez, pentsatu dut primeran egingo zenukeela lan hori.

Beharbada lagungarriak izango zaizkizu Gaztelaniazko artikuluan, frantsesezkoan edo ingelesezkoan atal horrek dituen edukiak.

Neronek pixkanaka itzul nezake wikipedia horietakoren batetik, baina uste dut hobe dela gaiaz dakien norbaitek egitea. Horrela, aprobetxatzeko modukoak diren zatiak har daitezke, eta oinarri egokirik ez dutenak baztertu (ni ez nintzateke gai izango hautaketa lan hori egiteko).

Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2016-01-15, 16:18 (UTC)

Kaixo, Xabier. Eskerrik asko proposamen hori egiteagatik. Ez dut neure burua inolaz ere Historian aditutzat, beste gauza bat da Euskarazko Wikipedian eta zehazki Donostiako historiarekin zerikusia duten gaietan zerbait dakidalakoaren sentsazioa ematea noizbait. Eskerrik asko hala ere.

Egia esan zur eta lur geratu naiz, zer esan ez nekiela. Sagastibeltza leitzar karlista fina neukan buruan une honetan (hori ere utzirik baitut). Donostiako historia idaztea printzipioz zail samarra iruditzen zait, hiri honetako historia konplikatu antza delako. Hain zuzen ere horregatik, bere historia gehiegi ere ez dut ezagutzen. Ez nuke historia triunfalista bat egin nahiko (gehienak horrelakoak baitira, topikoz beteak) baina behin alternatibo izaten hasita, guztiz objetiboa izaten ere zaila da, iruditzen zait kosta egingo litzaidakeela objetiboa izaten. Honetaz gain, orokorrean, hemen, beste lekuetan bezala, Donostiako historiaren ikuspuntu ofizialista dutenak eta juxtu kontrakoa dutenak daude eta biek ontzat ematea nire lana zaila ikusten dut.

Pentsatuko dut, besarkada bat!--Ibon U. (eztabaida) 16:00, 14 maiatza 2016 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 00:47, 20 apirila 2018 (UTC)