Ongi etorri, Glabaka, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Probak... hobeto proba orrian aldatu

Kaixo Glabaka, ongi etorri Wikipediara. Orri batzuetan probatan ari zarela ikusi dut. Probak egiteko orri berezi bat daukagu, hau. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 17:13, 6 Uztaila 2011 (UTC)

Ondo da, galdetu edozein wikipedialariri zalantzarik badaukazu. Hori bai, mezu trukeak edukitzeko, hobe da bakoitzaren lankide orrialdean erantzutea, ez posta elektroniko pribatu bidez. Adibidez, eztabaida honekin jarraitzeko, nire lankide eztabaidara sartu, hemen dago, sakatu "Mintzagaia gehitu" botoia, jarri "Probak... hobeto proba orain" izenburu bera eta idatzi mezua. Horrela nik jakinarazpena ikusiko dut wikipediara sartzen naizenean. Mezua sinatzeko, erabili testua idazteko dagoen kutxaren gaineko menuan agertzen den lumaren ikonotxoa. Gero arte! --Assar; (erantzun hemen) 17:43, 6 Uztaila 2011 (UTC)
Bikain... baina anonimo modura sinatu duzu ;) Ez daukazu saioa hasita Wikipedian eta zure IPa agertu da sinaduran. Hurrengoan hobeto.--Assar; (erantzun hemen) 18:10, 6 Uztaila 2011 (UTC)

Artikuluak editatzeko era aldatu

Kaixo, Glabaka. «Olarizu» artikuluan egin dituzun bi edizioek erabat hondatu dute artikulua (ikus hemen zure bi edizioen ondorioak). Beraz, ezeztatu egin ditut. Wikipedia guztion artean sortzen eta hobetzen dugu, baina kontuz ibili behar dugu besteek egindakoa ez hondatzeko. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan, baina besteen lana ez hondatzeko kontu pixka bat izanda. --Xabier Armendaritz   2012-03-15, 10:04