Ongi etorri, Garagarrido, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Definizioak atalik ez aldatu

Kaixo! Ikusi dut egia-ostea artikulua sakontzen ari zarela. Bejon deizula! Kontuan izan artikuluaren definizioak ez duela atal propiorik, hau da, definizioarrkin hasten da lehenengo paragrafoa, zuzenean. Izenaren eratorpenean sakondo nahi bada, lehen paragrafo horren ondoren Terminoa edo dena delako atal bat sortu dezakezu. Animo! -Xabier Cañas (eztabaida) 21:22, 8 maiatza 2019 (UTC)

«Egia-oste» artikulua aldatu

Kaixo, Garagarrido. «Egia-oste» artikuluan egin duzun azken aldaketa atzera bota dut, arrazoi hauengatik:

  1. «Izena» atalean, erreferentziaz ondo hornituta zegoen testua kendu duzu, erreferentzia gutxiagoko beste bat jartzeko.
  2. Erreferentziak atalburuetan jarri dituzu, baina beste toki bat dagokie: erreferentziatzen duten paragrafo edo esaldi bakoitzaren bukaeran jarri behar dira.
  3. «Erreferentziak» atalari «Erreferentzia» izena jarri diozu, baina gure estilo gidak dio «Erreferentziak» izena izan behar duela.

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2019-05-09, 16:29 (UTC)

Irakurri mezu hau, mesedez. -Theklan ·   ·   19:08, 11 maiatza 2019 (UTC)

Simone de Beauvoir aldatu

Kaixo Garagarrido. Simone de Beauvoir artikuluan egiten dituzun aldaketek ez dute artikulua hobetu. Lehen zegoena luzeagoa eta erreferentzia gehieago zituen. Mesedez, zerbait aldatu aurretik saiatu begiratzen zer dagoen artikuluan. -Theklan ·   ·   16:53, 9 maiatza 2019 (UTC)