Ireki menu nagusia
HotCat gadget-a inplementatuta duen erabiltzaile baten interfazearen xehetasuna.

HotCat MediaWiki izeneko wikirako garatu den script-a da, kategoriak bizkor gehitzeko, ezabatzeko edo ordezkatzeko bidea ematen duena, bai eta gehitu nahi den kategoria idatzi ahala izena nola osatu iradoki ere (sortuta dauden kategorien izenen artetik). Hainbat Wikipediatan erabiltzen da.

HistoriaAldatu

HotCat gadget-a jatorriz Wikimedia Commons proiekturako garatu zuen Magnus Manskek. Commons-eko Java-kodea hemen dago ikusgai. Euskarazko Wikipedian erabiltzen dena —2010ean inplementatua—, berriz, hemen.

InstalazioaAldatu

Gadget gisa erabiltzeko, hobespen orria aldatu beharra dago. Bertan, "Aldatzeko gadgetak" atalean dagoen "HotCat"-i dagokion kutxa markatu egin behar da, ondoren "Hobespenak gorde" botoia sakatuz aldaketak burutzeko.

ErabileraAldatu

 
HotCat script-arekin agertzen diren ikurrak.

Behin gadget-a aktibatuz gero, artikuluen behealdean hurrengo ikurrak agertuko dira:

  • (-): Ikur horrekin kategoriak ezabatu egiten dira.
  • (±): Ikur horrekin kategoriak ordezkatu egiten dira.
  • (+): Ikur horrekin kategoriak gehitu egiten dira.

Informazio gehigarriaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: HotCat