Ongi etorri, Aztarna, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Joxan Goikoetxea artikulua aldatu

Kaixo Aztarna! Joxan Goikoetxea artikuluan egin dituzun zenbait ekarpen kendu egin ditut eta beste batzuk moldatu. Entziklopedia bateko artikulua ez du egile baten curriculum itxura izan behar ezta lan eta kolaborazio guztien zerrenda jaso behar ere; batez ere sintesi lana da egiten dena, entziklopedia baterako esanguratsua dena, eta ahal dela, erreferentzia egiaztagarrietan jasota dagoena. Alboka taldeari buruzko guztia ezabatu egin dut izan ere badago Alboka taldeari buruzko beste artikulu bat. Bestalde, diskoen, eta orokorrean, artelanen izenak, letra larriz idazten dira. Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik eta edozein zalantza baduzu galdetu lasai. --Xabier Cañas (eztabaida) 10:58, 11 iraila 2016 (UTC)

Pier Paul Berzaitz‎ aldatu

Kaixo Aztarna: Pier Paul Berzaitz‎ artikulua editatzen ari zara eta hain justu bere diskoetxearen izen berdina darabilzu: Aztarna. Hori eta artikuluak duen promozio kutsuagatik (Zuberoako abeslaririk handiena da Pier Paul Berzaitz), interes gatazkan sartzen garela uste dut. Jakingo dezunez, ezin da norberari buruz eta norberen interesen inguruko artikuluak idatzi, kolokan jartzen baitu Wikipediaren neutraltasunaren euskarria. Besterik esan ezean, artikulu horretan egindako zure aldaketak kendu edo goitik behera berrikusi beharko litzateke. --Xabier Cañas (eztabaida) 17:29, 28 otsaila 2017 (UTC)

Kaixo Aztarna! Ados, uste dut ulertu dudala esan didazuna. Datu objektiboak eta erreferentziagarriak diren bitartean, ikusten dut zilegi dela. Ondo iruditzen bazaizu, segi editatzen eta tarteka begiratu bat emango diot estilo aldatik gauzatxoak zuzentzeko. Aipatutako adierazpenaren tankerakoak kenduko nituzke zuzenean. Bestalde, ondo legoke testua pixka bat atalkatzea, horrela ikusita testu hormaren itxura hartzen baitu, eta hobe da irakurlearentzat ataletan xeheagoa ematea. Erreferentziak egiteko oso tresna ona da Ikusizko Editorea ("Aldatu iturburu kodea" beharrean, sakatu "Aldatu"). Hor, menuan, Aipatu komandoa agertzen da eta URLtatik automatikoki egiteko aukera ematen du. Galdetu lasai laguntza behar baduzue. Goazen artikulu eder bat egitera!-Xabier Cañas (eztabaida) 18:41, 28 otsaila 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)