Lankide:Wikimaribarre/Proba orria Rufina Chocarro Villar

Wikimaribarre/Proba orria Rufina Chocarro Villar
Bizitza
Jarduerak

Rufina Chocarro Villar (Allo, Nafarroa Garaia, 1891ko otsailaren 28a - Erreniega, 1936ko abuztuaren 19a) 35 urteko etxekoandrea, 5 umeren ama, 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2][3]

Biografia

aldatu

Manuel Chocarro eta Narcisa Villar zituen gurasoak. Jaioterrian bizi zen Porfirio Garasaren ezkonduta eta bost seme-alaba zituzten.[4]

Alloko kartzelan egon zen espetxeratuta. Atxilotu baino lehentxeago, eztabaida bat izan zuen Chuscarrinaren emaztearekin, Falangeko burua izan zenarekin. Erreniegan fusilatu zuten[5] Rufinarekin Ubaldo Lopez, Dionisio Rebolé eta beste herri batzuetako bizpahiru hil zituzten. Alloko taxi gidari batek gorpuak ikusi zituen Iruñetik itzultzean .»[6]

Porfirio Garraza senarrak "boluntario" joan behar izan zuen frontera eta semeak berarekin eraman behar izan zituen.[1] eta itzultzean kartzelan egon zen.[6]Seme Jose, Lanaren Konfederazio Nazionaleko kidea, Valentzian fusilatu zuten Gerra Zibilaren ondoren.

Fosa [7]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2017an Memoriala jarri zuten Erreniegan. Memoriala, desagertutako pertsona guztiak sinbolizatzen dituen erdiko harri batek eta espiral ireki formako 19 harri txikik osatzen dute. 1936an eta 1937an errepresio frankistak Erreniegan eraildako 93 pertsonen errekonozimendua eta ordaina sinbolizatzen du, Errepublikako Gobernu legitimoaren aurkako estatu-kolpearen ondoren. Justizia sozialaren eta demokraziaren idealek hildako biktima guztiei omenaldia da, baita haien familiei ere. Nafarroan ez zen gerra-fronterik izan, eta, beraz, epaiketarik gabe exekutatu zituzten, indarrez etxetik kendu eta hilobietan lurperatu zituzten mendilerro horretan. Gainera, erakundeek ahaztuak eta isilaraziak izan ziren 81 urtez. Memoriala, desagertutako pertsona guztiak sinbolizatzen dituen erdiko harri batek eta espiral ireki formako 19 harri txikik osatzen dute. Hauek beren auzokide batzuk hemen erailak izan ziren herri bakoitza ordezkatzen dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  2. «Rufina Chocarro Villar» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. Rufina Chocarro Villar. .
  4. «FDMHN» memoria-oroimena.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  5. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  6. a b CHOCARRO VILLAR, Rufina – Parque de la Memoria. 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  7. «Biktima: Chocarro Villar, Rufina» www.mpr.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  8. «ASESINADAS/OS» ASESINADAS/OS (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  9. Usúa, R.. (2015-06-28). «Emotivo homenaje en Allo a Eusebio Gainza, exalcalde fusilado en 1936» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

aldatu