Lankide:Uxue eta Monika/Proba orria

Itziar Ariztimuño
Itziar Ariztimuño
[[Fitxategi:{{{irudia}}}|250px|Itziar Ariztimuño]]
Datu pertsonalak
Izen osoa Itziar Ariztimuño Lopez
Jaio 1998ko azaroaren 19 an
Bilbo, Bizkaia (Espainia)
Lanbidea Saskibaloi jokalaria


Itziar Ariztimuño aldatu

Itziar Ariztimuño López (Bizkaia, 1998ko azaroaren 19a) saskibaloi jokalari hau bilbotarra da. Loiola Indautxu Basket taldean hasi zan jolasten eta gaur egun Emakumezkoen Endesa Ligan jolasten dau base bezala Gernika KESB ean.[1]

Ibilbidea aldatu

Loiola Indautxu aldatu

Itziar Ariztimuño bere ibilbidea Loiola Indautxun hasi eta eta sendotu eban liga profesionalera heldu arte. Premini mailan lehiatzen hasi zan,8 urtegaz, eta junior mailan bukatzean, 17 urtegaz, jokalari profesional bezala jolasten hasi zan Gernika KESBean[2]. Loiolan bere entrenatzaile garrantzitsuenak; Alex Aurre, Borja Mendia, Miguel Eguileor, Gemma Etxebarria eta Jose Luis Conde izan ziran. Loiola Indautxugaz 3 urtez jolastu eban Espainiako kluben harteko txapelketa 2014 (kadete mailan), 2015 (junior mailan) eta 2016 ( junior mailan) urteetan. 2014ko maiatzan jokatutako txapelketan 4 postua lortu eben Tenerifen.[3]

Lointek Gernika KESB aldatu

2015-2016. denboraldian hasi zan Gernikan, Maloste pabiloian jolasten. Jokalari erreferentea da klub-ean, kapitaina izateaz gain 2023-2024 denboraldian 8 denboraldi jarraian egin dauzalako kamiseta granatea janzten. [4] Urte honeetan zehar taldean Marta Alberdi, gernikarra, eta Rosó Buch kideekaz egon da bereziki.[5] Fernando Cadina haur mailatik egon zan Itziar jolasten ikusten[6] eta 2016ko urriaren 2an lehenengo aldiz jolastu eban Araski AES- en kontra.[7] Bere lehenengo entrenatzailea Gernikan Mario Lopez izan zan eta 6 deboraldietan zehar izan zan bere entrenatzaile. Ana Montañana ere izan dau entrenatzaile bezala[8] eta aurtengo entrenatzaile Lucas Férnandez da.[9]

Selekzioak aldatu

Bizkaiko selekzioa aldatu

Bizkaiko selekzioan maila guztietan jolastu dau, bere urtekoekaz zein urte bat gehiago ebenekaz ere: mini, haur, kadete eta junior kategorietan. Euskadiko txapelketa garrantzitsuenetarikoak, mini mailan eta kadete mailan jolastutakoak izan ziran. Mini mailan lehenengo postuan geratu ziran eta Gipuzkoan jolastu zan. Kadete mailan, bigarren postuan geratu ziran eta Bizkaian jolastu zan. Entrenatzaile garrantzitsuenetariko bat Alex Aurre izan zan (Loiola Indautxun eukitako entrenatzaile bat). Maila honeetaz gain azkenengo urteetan, Bizkaian jolasten jarraitu dau selekzio absolutoan.[10]

Euskadiko selekzioa aldatu

Euskadiko selekzioan ere maila guztietan jolastu dau: mini mailan, haur mailan, kadete mailan eta junior mailan. Espainiako txapelketa garrantzitsuenetarikoa haur mailan, kadete mailan eta junior mailan jolastutako 3x3koak izan ziran. Haur mailan jolastutako txapelketan bigarren postua lortu eben eta Valladolid-en jolastu zan. Kadeten mailan jolastutako txapelketan bigarren postua lortu eben, baina oraingoan Caceres-en jolastu zan. Azkenik, junior mailako 3x3-ko txapelketan (urte bat gutxiago eukan) laugarren postua lortu eben eta Valentzian jolastu zan. Entrenatzaile garrantzitsuenak Toño Lumbreras, Iker Gibello eta Madelen Urieta (Araskiko entrenatzaile) izan ziran. Maila honetaz aparte selekzio absolutoan jolastu eban 2017 eta 2019 urteetan.[11]

Espainiako selekzioa aldatu

Jokalari bilbotarra Espainiako selekzioaren parte izan da kategoria txikiagoetan urte batzuetan zehar. Espainiako txapelketa desberdinetan jokalari nabarmendu bat izan ostean, U18 selekzioko Europako txapelketa jolasteko 24 jokalarien artean egon zan. Nahiz eta urte horreko 12 jokalarien artean ez egon,[12] hurrengo urtean Miguel Ángel entrenatzaileak 17 jokalarien artean hautatu eban U19ko Munduko Kopa jolasteko. Italian, Udinen, ekainiaren 22tik 30era jolastu zan . Talde honegaz San Agustin de Guadalixen egon zan kontzentrazio baten, gero Barakaldoko txapelketa jolasteko eta lagun arteko txapelketa batzuetan prestatu ziran ere[13]. Hurrengo urtean Miguel Mendez entrenatzailea U20ko Europako txapelketa, Sopron[14], jolasteko hautatu eban. Eurapako irabazleak izan ziran Hungriaren kontra finala irabazi eta gero. Ariztimuño oso garrantzitsua izan zan selekzio honetan, base titular bezala joalstu eban finalean. 4 puntu, 3 errebote, 4 asistentzia eta 4 baloi berreskuratu ebazan.[15]


Sariak aldatu

  • Bizkaitar saskibaloi jokalari onena Bizkaiabasket 2017-2018 denboraldian
  • Bizkaitar kirolari onena 2017-2018 denboraldian
  • Junior mailako bizkaitar base onena 2014-2015 denboraldian, Nagore Sagartxa saria
  • Junior mailako bizkaitar base onena 2015-2016 denboraldian, Nagore Sagartxa saria
  • Baloi gehien berreskuratutako jokalaria Soproneko U20 Europear txapelketan
  • Asistentzia gehien emandako jokalaria Soproneko U20 Europear txapelketan
    [16]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Itziar Ariztimuño, la joven promesa vizcaína jugará en el Gernika Bizkaia la próxima temporada | Gernika KESB. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. (Gaztelaniaz) Itziar Ariztimuño, la joven promesa vizcaína jugará en el Gernika Bizkaia la próxima temporada | Gernika KESB. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. Itziar Ariztimuñori egindako elkarrizketa
  4. (Gaztelaniaz) «Itziar Ariztimuño renueva con Lointek Gernika Bizkaia» Onda Vasca 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  5. (Gaztelaniaz) Cabeza, Loida. (2023-06-08). «Entrevista | Itziar Ariztimuño: "Quiero seguir evolucionando y progresando, aún tengo margen de mejora"» Mate Al Aro (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  6. Delgado, Toni. (2018-10-18). «Cronómetro de Récords: Itziar Ariztimuño: "Mi padre me decía que en la pista siempre sea respetuosa y humilde, pero sin dejar de ser valiente"» Cronómetro de Récords (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  7. Itziar Ariztimuñori egindako elkarrizketa
  8. (Gaztelaniaz) «Mario López deja el Lointek Gernika por motivos de salud» Onda Vasca 2022-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  9. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2023-09-14). «Lucas Fernández es el nuevo entrenador del Lointek Gernika» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  10. Itziar Ariztimuñori egindako elkarrizketa
  11. Itziar Ariztimuño
  12. (Gaztelaniaz) «Itziar Ariztimuño, la joven promesa vizcaína jugará en el Gernika Bizkaia la próxima temporada» FEB (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  13. (Gaztelaniaz) Itziar Ariztimuño, convocada con la U19F[: | Gernika KESB. ] (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  14. Itziar Ariztimuñori egindako elkarrizketa
  15. (Gaztelaniaz) «Itziar Ariztimuño, campeona de Europa U20F y mejor recuperadora del campeonato» Federación Vizcaína de Baloncesto - Bizkaiko Saskibaloi Federazioa 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  16. Itziar Ariztimuñori egindako elkarrizketa

Kanpo estekak aldatu