Lankide:UdaneArruti/Proba orria

Langile ikastola Hernanin dagoen ikastola da. Egun, herriko 700 haurrek ikasten dute bertan, 3 eraikinetan banaturik; Meaben 2,3 eta 4 urteko haurrak, Bidebietan 5 urtekoak eta Laubidietan lehen hezkuntzako gela guztiak aurki ditzazkegu.

Historia aldatu

Langile ikastolak 1970an eraki zuen bere lehen ikasgela, guraso eta irakasle batzuek gogor borrokatu zuten hori lortzeko. Hauek eskola tradizionalari aldaketa bat eman nahi zien eta horregatik sortu zuten beste eskola hau.  Lehen ikasturtea, 1970-1971 urteetan izan zen eta bertan 8-9 ikasle egon ziren hiru irakasleren eskuetara.

Eskola hau sortu zenean, Frankismoaren bukaeran zegoen espainia eta horren aurka zeuden herritarrak asko lagundu zioten. Izan ere, euskara garai horretan oso zapaldua zegoen eta gogor borrokatu behar zen horrelako ikastola bat iriki ahal izateko. Euskal herrian Goidailu ikasle mugimendua zegoen, hauek eskolak berriztaratu nahi zituzten eta euskarazko material berria sortu. Langile ikastola sortzeko, mugimendu hau egiten hari zen lana baliagarria izan zen. Irakasleez gain aipatu bezala gurasoek ere lagundu zuten, eskuzabaltasunez jokatuz bai ideologikoki eta baita ere ekonomiaren aldetik.

Eskola sortu haurretik ikastola hori sortzearen alde zeuden herritarak, irakasle eta gurasoak eskolaren filosofia hausnartzeko geratu ziren. Ikastola berri honek euskalduna, publikoa, doakoa eta sektore guztiei irekia izan behar zuela uste zuten eta behar batzuei erantzun behar zien, esaterako, naturarekin harreman estua eduki behar zuen, familien eta ikastolaren artea harreman estua egotea bilatuko zuten, euskalduna izaten, parte hartzea bermatuko zuten eta publikoa izango zen, nahiz eta hasiera pribatu izan. Hori guztia erabaki ondoren 1976. urtean kooperatiba gisa onartu zen eta Langile izena jarri zioten, erabakitako oinarri guztiak finkatu ondoren.

Lokal eta eraikinak aldatu

Hasiera batean, ez zuten leku finko batean kokatzen ikastola, herrian zehar zabaldu nahi izan zuten eta horregatik auzo bakoitzean gela bat finkatu zuten, auzo horretako haurrak etxetik gertu ikasi ahal izateko. Lehen gela Elizatxo auzoan eraiki zuten, herritar batek utzi zien lokal batean eta hurrengo gela irikitzeko elizaren laguntza izan zuten, Floridan irekitako lokala elizak utzia izan baitzen.

Hurrengo urteetan haur hazkunde nabarmena izan zen eta urtero 7 edo 8 gela ireki zituzten hernaniko txoko ezberdiñetan. Adibidez, Harriatsu, Zikuñaga auzoan, Biteri, Villa mendia, Atzieta…

Ikasleak gehitzen joan ziren urteetan zehar eta langile ikastola lokalik gabe geratzen ari zen, orduan Gay Mur ikastolarekin bat egin zuten. Bi ikastolek Parador eraikina hartu zuten, bertan klaseak eman ahal izateko. Gay Mur ikastolan geratzen ziren ikasle gutxi horiek elkarlan horren ondorioz, langile ikastolara pasa ziren. Parador txiki geratu zenean langile ikastolak Gay Murreko eraikina hartu zuen bertan 5 urteko haurrak jartzeko.

Lehen eraikina egiteko 1982. urtean kilometroak ospatu ziren hernanin, egindako festa horretan bildutako dirua udalari eman zioten, lurzorua eros zezan ondoren Hezkuntza sailak eraikina eraikitzeko. Hala ere, urte batzuk pasa ziren ikasleak eraikin horretan ikasten hasi zirenetik. Eraikin bakar horri, Laubidietari, ikasleak gehitzen joan ziren moduan beste hiru eraikin ere gehitu zitzaizkion, Meabe, Bidebieta eta Santa Barbara.

Publikotasuna aldatu

Langile ikastola pribatu zen, hernaniko gainerako ikastolen moduan. Baina beraiek hasieratik izaera publikoa izan nahi zuen. 1994. urtean sare publikoan sartu zen. Denbora asko pasa zuten Euskal Eskola Publiko baten alde lanean, 1981-1982 ikasturtetik hain zuzen ere, beste ikastolekin pedagogia taldeekin. Eusko jaurlaritzak jarri zituen legeek ez zituen kolektiboen beharrak betetzen eta horrek duda handia erangin zuen, baina azkenean pausoa ematea erabaki zuten.

Ikastolek bat aldatu

Hasiera batean, 2 urtetik hasi eta 14 urte bitarteko gazteei irakasten zieten ikastola honetan, DBH-ren ezarpena egin zenean, 1996an, 16 urteko haurrak ere bertan ikasten zuten. 2009an Eusko Jaurlariktzak, Hernaniko DBH eskola publiko guztiei bateratzea behartu zieten, horren ondorioz Santa Barbara institutu izatera pasa zen, Hernaniko ikasle guntien ikasgelak bertan jarri baitzituzten eta Langile Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastola izatera pasa zen.

Bibliografia aldatu

https://kronika.eus/hernani/1573221354173-50-urte-eskola-berria-amesten

https://www.langile.eus/euskara/historia