Lankide:Oiergou/Proba orria

ARAXES aldatu

Araxes erreka Nafarroa iparraldean, Azpirotzen sortzen den erreka da, eta Tolosako Orian isurtzen ditu bere urak, Gipuzkoan. Errekak 24 km ditu.

Iturburua Elosta mendiaren hegoaldean dauka, Azpirotz herritik gertu. Ondoren, Errazkin, Betelu, Arribe eta Atallu herriak igarotzen ditu Nafarroako Larraun eta Araizko bailaretan. Gipuzkoan sartuta, Lizartza pasatakoan, Leaburu-Txarama zeharkatu eta Tolosan Oriara isurtzen ditu bere urak.

Araxes errekara beste erreka txiki asko isurtzen dira, baina hauek dira garrantzitsuenak: Errazkingo erreka, Intzako erreka, Gaintzako erreka, Arribeko ur-jauzitik datorren erreka, Azkarateko erreka eta Orexako erreka. Ibaiaren bidea jarraitzen duen errepide bat dago, N-130 Tolosatik Lekunberrira doana, eta antzinan bide garrantzitsua zena Gipuzkoa eta Nafarroa lotzeko.

Udan errekak ur asko ez du edukitzen, baina udazkenean, neguan eta udaberrian ur asko joaten da, marroi-marroia, euria egiten duenean.

 
Araxes erreka Lizartzan

EKONOMIA aldatu

Bailara hauetako ekonomia, gehien bat Gipuzkoan, errekan oinarritu izan da tradizionalki, industriei indarra ematen baitzien. Orain martxan dauden inustriak hauek dira: Beteluko Urak, Wisko eta Insalus. Bi hauek ur mineral naturala saltzen dute. Antzinan 2 papelera eta hainbat errota egon ziren martxan (Errazkingoa eta Atallukoa, adibidez), baina jada itxita daude. Elektrizitatea sortzen duen zentral bakarra gelditzen da: Azpirozko zentrala.

FLORA aldatu

Errekaren inguruetan haritzak, pagoak eta lizarrak daude gehien bat, baina aldapa malkartsuenetan klima mediterraneoko zuhaitzak ere ageri dira, ura aldapan behera joan eta zorua lehorragoa gelditzen baita.

FAUNA aldatu

Inguru hauetan ur-zozoa, martin arrantzalea eta europar bisoia/ur-ipurtatsa bizi dira. Espezie hauek desagertzeko arriskuan daude. Errekan bertan amuarrainak daude gehien, baina izokinak, karramarroak, angilak, libelulak eta beste hainbat espezie txiki ere bizi dira.


ARRANTZA aldatu

Araxes garrantzitsua da arrantzarentzat, izokinaren ugaritasunarengatik. Hala ere, arrantza debekatua dago errekak Betelu igaro arte. Amuarrainak ere arrantzatzen dira.

TURISMOA aldatu

Errekan zehar hainbat presa eraiki dira historian zehar. Gaur egun Beteluko Presa eta Atallukoa geratzen dira.

Beteluko presa: ekainetik iraila arte egoten da jarria. Herritarrek urtero egiten dute presa egurrezko tabla batzuk jarriz. Udan jende asko egoten da beroa egiten duenean. Presan bi txirrista jartzen dituzte eta ur gehien dagoen tokian 1,80 m neurtzen ditu.

Atalluko presa: ez da hain ezaguna, baina paisai izugarria sortzen du. 4,5 metroko altuera du presak eta harrizkoa da. Ur gehien dagoen tokian 3 metro baino gehiago neurtzen du.