Lankide:Niragormor/Proba orria

Miguel Cantos Gómez edo Saiko (2002ko maiatzaren 25a, Granada, Espainia) reggaetoi eta trapa musikaren abeslari, konpositore eta ekoizlea da. Nahiz eta besteekin konparatuz, adin txikikoa izan, oso arrakastatsua izaten ari da gaur egun Espainian, "Polaris" edo "Supernova" abestiekin.[1]


Saiko
Datu pertsonalak
Izen osoa Miguel Cantos
Jaiotza 2002ko maiatzaren 25a (21 urte), Granada, Espainia
Lanbidea Abeslaria
Informazio artistikoa
Webgunea https://saikoneta.com/

Biografia aldatu

Musikaren arloa txikitatik gustatu egin zaio, esaterako, 14 urte zituela, rap egiten hasi zen. Baina, 2019an hasi zen interneten musika igotzen, bere anaiarekin. Interneten zeukaten izena "Wido y Saiko" zen. Baina 2020an Saikok bakarrik lan egitea erabaki zuen.

2021ean hasi zen jarraitzaileak izaten. Eta urte bat geroago, irailean bere lehenengo Epa atera zuen, "1371 KM" izena duena, eta Fantasmita, San Walter eta Polaris osatzen dute. Hiru hilabete geroago, bigarren Ep bat atera zuen, "Opciones" deitua. EP hau Quédate eta Ódiame abestiak osatzen dute. Urte horretan, martxoan, Quevedo abeslariarekin Jordan I aterako zuen eta bere abesti entzunenetako bat bihurtu zen, 4 milioi erreprodukzio baino gehiagorekin. Baita "Polaris" 2022an publikatu zuen. Abesti horren ondorioz, Saikok famatua izaten hasi zen.[2]

2023an "supernova" izeneko abestia egin zuen, eta oso denbora gutxian arrakasta handia izan zuen, Melendiren "Un violinista en mi tejado" abestiari erreferentzia handia egiten diolako, abesti horren zati bat hartu egin zuelako. Abesti hau, Espainiako streaming plataformetako lehenengo postuetan sartu zen abestia argitaratu zenean. Melendik, "Oso harro sentiarazten nau hainbesteko talentua duten artista gazteak nitaz gogoratu eta orainaldira ekartzeak. Eskerrik asko, Saiko."[3] Gainera, 2023ko uztailaren 29an, Mora izeneko abeslari batekin, "Reina" egin zuen, abesti honek, Spotify Espainiako Top 50eko lehen postuan debutatu zuen, baita Top 15ean mundu maila ere.[4]

Gaur egun, reggaetoieko abeslari oso famatua da, gainera. "Quevedo berria" bezala aipatzen dute. Bere arrakasta oso denbora gutxitan eman zen, 2020an ezezaguna zen publiko zabalarentzat, rap eta erritmo latinoen arteko beste abeslari eta ekoizle bat bakarrik; orain izar guztiek nahi dute berarekin kontatu. Baina egoera honetara ailegatzeko oztopo handiak izan ditu, elkarrizketa askotan abeslariak esan du bera bakarrik hasi zenean, egoera txar batean zegoela eta antsietatea sufritzen ari zuela,eta benetako bizitza bizitzen ari ez nintzela sentitzen zuen.[5]

Kontzertuak aldatu

Bere arrakastaren ondorioz, Feidek, reggaetoieko beste abeslari batek, 2023an Estatu Batuetan zehar egingo duen birako hasi aurretik egiten den sarrarako erabili du. Esaterako, Chicago, Dallas, Houston, San Diego edo Las Vegas bezalako hirietan urrian eta azaroan emandako kontzertuetan telonatzeaz arduratu da.[6]

Beste aldetik, Saikok, Quevedorekin doako kontzertu bat egin zuen Madrilen. Kontzertu horretarako argitaratutako 2000 sarrerak minutu gutxitan agortu egin ziren[7]

 
Saiko Granadan

Gainera, 2023ko Otsailaren 17an, hasi zuen bere lehen bira, Polaris izenekoa. Honek, bakarrik espainatik abiatu zen. Jaenen hasi zen otsailaren 17an eta apirilaren 8an amaitu zuen, Tarragonan. Espainiako beste leku batzuetatik igaroz. Sold out egin zuen Gran Canarian, Tenerifen, Jaenen, Sevillan, Granadan, Zaragozan, Cadizen, Madrilen, Malagan, Murtzian, Alicanten eta Huelvan.

Ekainaren 23an, calahorran egon zen Holika 2023an parte hartuz, Saikok artista sorpresa bezala atera zen.

2023ko abuztuaren 20an Cadizen "Concert Music Festival" amaitu zuen, bertan abesten zuen azken abeslaria izan delako. Bere emanaldia arrakastatsua izan zen, jendea etengabe ari zen dantzan eta kantuan. Uda horretan ere, Lanzaroten ospatutako Lanzarote Summer Urban Fest jaialdian egon da.Jaialdi horretan 1200 pertsona baino gehiago egon ziren saiko ikusten.

2023ko abuztuaren 31an Malagan egindako Sabatic Fest festibalean egon zen Maikel DelaCallerekin eta beste abeslari famatuen artean.[8]Ondoren, Irailaren 2an, Santanderren Negrita Fest jaialdian beste emanaldi bat egin zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Saiko» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. (Gaztelaniaz) Alejandro_. (2023-02-22). «Saiko - Quién es, Biografía, Datos y Curiosidades » Información» Información (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  3. (Gaztelaniaz) LOS40. (2023-10-11). «30 cosas que no sabías de Cardi B por su 30 cumpleaños | Música» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Mora y Saiko hacen historia con ‘Reina’, canción incluida en el nuevo disco del puertorriqueño» okdiario.com 2023-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Saiko: "Cuando no eres nadie te toca comer mierda. Ahora todo el mundo me trata bien"» ELMUNDO 2023-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Quién es Saiko, el granadino que se postula como artista revelación este 2023 | Europa FM» www.europafm.com 2023-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  7. (Gaztelaniaz) EFE. (2023-09-14). «Quevedo y Saiko anuncian por sorpresa un concierto gratuito este jueves en Madrid» El País (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  8. (Gaztelaniaz) «Saiko y RVFV inauguran el programa de conciertos de Sabatic Fest en septiembre» El Español 2023-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).