Lankide:Milia-Ezebez/Proba orria

Legearen aurreko berdintasuna aldatu

 
Statue de l'Égalité, Monument à la République, Paris.Berdintasunaren estatua , Parisen

"Legearen aurreko berdintasuna", "berdintasun juridikoa", "legezko berdintasuna"... Hainbat izen erabili dira ideia edo kontzeptu bera izendatzeko.

Berdintasun juridikoak zera esan nahi du: pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean. Hortaz, legeak bermatu behar du, ez dela gizatalderik egongo besteen gainetik edo azpitik, arraza, sexu, genero, naziokotasun, kolore, erlijio, pentsaeragatik eta abarrengatik. Horrez gain, eskubide zibil eta politikoak[1] herritar guztien esku jartzen dira berdintasun juridikoa dagoen egoeretan, eta guztiei epaiketa edo prozesu zilegirako eskubidea aitortzen zaie.

Liberalismoaren eta demokraziaren oinarrietariko bat da, eta, begi bistako arrazoiengatik, guztiz bateraezina da esklabutza, kolonialismo, monarkia edota teokraziarekin. Baina bateraezina da orobat zerga progresiboekin, aberastasunaren birbanaketarekin eta diskriminazio positiboarekin, berdintasun materiala lortzen bada ere, legearen aurrean berdintasuna alde batera uzten delako.


Berdintasun juridikoaren teoriak edo kontzeptuak diskriminazio zuzena baztertzen du, pertsona guztiak berdintzat jotzen baititu legearen aurrean. Hala ere, errealitatea ez du kontuan hartzen eta, horren ondorioz, ohikoa izaten da berdintasun juridikoak zeharkako eta zenbaitetan zuzeneko diskriminazio nabariak sortzea.

Horren adibide garbia da Frantziako Iraultza. Hain beharrezkoa zen eskubideen adierazpena egin zen aurreko errege-erreginen sistema irauli ondoren. Hala ere, eta berdintasunaren aurrekari nagusitzat jotzen bada ere, bertan berdintasun juridikoa aldarrikatu zen "Gizonaren eta hiritarraren eskubideak" esapidearen bidez. Aurrerapauso garbia izan zen, nahiz eta herritarren erdiak jokoz kanpo gelditu. Olympe De Gouges eta Mary Wollstonecraftek egin zuten benetako berdintasun juridikoaren aldeko borroka (adibide gisa Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena).[2]

Historia aldatu

Kristo aurreko 431. urtean, Periklesen (politikari greziarra) ehorzte abestian bertako Atenaseko demokrazian gizon hiritar askeen arteko berdintasuna goraipatzen duen bertso bat dago. Garaiko legeak aztertuz, arlo pribatuan berdintasuna aitortzen zien gizonezko herritarrei.


Gizarte mailak, bizitza publikoaren aurrerapenak gaitasunean behera egiten du, klase izaera ez da merituarekin nahasten, pobreziak ere ez du bidea oztopatzen.[3]

Antzinaroan lehenago baino ohikoagoa zen berdintasunaren indarkeriazko errepresioa. Monarkia erromatarra boteretik kendu eta Erromatar Errepublika eta tribuna sakro-saindua ezarri bazen ere, Caeso (Cincinnatusen semea), legezko berdintasuna eragozteko, forora joaten ziren herritar xumeak jazartzeko talde baten buru izan zen.


Erromari dagokionez, plebearen antolakuntzak eta patrizioek (aristokratek) plebearekiko, langileekiko eta gerlariekiko zeukaten menpekotasunak eragin zuen Aginduen Gatazka (herritar xumeen eta aristokraten arteko gatazka) Hamabi Taulei jarraiki konpontzea, eta, ondorioz, berdintasuna areagotzea. Era orokorrean esanda, inperio garaian,  enperadorea izan ezik, gizonezko herritar guztiak berdinak ziren zuzenbide erromatarraren aurrean. Hala ere, ez zen horrelako egoerarik lortu munduko zatirik handienean, ezta Europan ere; bertan, aristokraziaren eta nobleziaren gorakadak desberdintasuna mantentzeko sistema juridikoak sortu baitzituen, garai modernoraino iraun zutenak.


ISONOMIA aldatu

Isonomia hitzak eskubide politikoen berdintasuna esan nahi du. Herodoto eta Tuzidides idazleek inoiz erabilitakoa da, zein-nahi motatako gobernu herrikoiei buruz hitz egiteko.  

Friedrich Hayek ekonomialari eta teorialari politikoaren arabera, Boloniako zuzenbideko ikasleek XI. mendean berraurkitu zuten Zizeron, erromatarren isonomiaren babesle gisa. Hayekek tradizio juridikoaren sorreran garrantzizkotzat jotzen ditu Boloniako ikasle horiek.


XVI. mendean Ingalaterran sartu zen isonomia terminoa, horrela idatzita. Horren esanahia "legearen berdintasuna edozein motatako pertsonentzat" zen (4). Handik gutxira, Tito Livioren itzultzaileak isonomy forma erabili zuen, legeen berdintasuna eta magistratuen erantzukizuna adierazten zuen estatua bat deskribatzeko. Hurrengo mendean, geldiro-geldiro "berdintasuna legearen aurrean", "zuzenbidezko estatu", "legearen agintea" eta halako adierazpenek ordeztu zuten isonomia terminoa.[4]

Nazio Batuen Erakundeak onartutako Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenak honela dio 26. artikuluan: "Pertsona guztiak berdinak dira legearen arabera, eta eskubidea dute, bereizkeriarik gabe, legearen babesa izateko. Hartara, legeak bereizkeria oro debekatuko du, eta pertsona guztiei babes bera eta eragingarria bermatuko die, edozein bereizkeriaren aurka, arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, jatorri nazionala edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein gizarte-ezaugarri dela bide".[1]

Kontuan izan behar dugu bai Espainiako Estatuak bai Frantziako Estatuak ere, biek onartu eta berretsi[5] dutela itun hori.

Liberalismo klasiko edo tradizionala aldatu

Liberalismo klasikoak legeen aurreko pertsona guztien berdintasuna aldarrikatzen du. Liberalismo klasikoaren aldekoek eta libertarioek ez zuten nahi talde batzuen eskubideen izenean banakako eskubideak lortzea edo sustatzea.  


Eskubideen berdintasuna eta berdintasun materiala aldatu

Legearen aurreko berdintasuna eskubide zibil eta politikoak lortzeko tresna gisa erabili izan da. Berdintasuna materialak, ordea, berdinzaletasunak bultzatutako berdintasun material erreala bultzatzen zuen.

Berdinzaletasuna, adiera materialetan, legearen aurreko berdintasunarekin gatazkan sartzen da. Gizartean jada dauden ezberdintasunak ezabatzeko, egoera ezberdin horiek tratu ezberdina izango dute legean; hau da, legearen indarrak berdinduko du benetako egoera. Legezko ezberdintasun horiek aberastasunaren banaketarako eta baiezko ekintzen (diskriminazio positibo) bidez sortzen dira. Argi dago organo legegileak nahita hartutako ezberdintzea dela, ez nahi gabe sortutako zeharkako egoera.


Friedrich Hayek ekonomialari eta filosofoaren ustetan, berdinzaletasuna eta eskubideen berdintasuna kontrajarriak dira; egoera materialean dagoen berdintasun eza legearen aurreko berdintasunaren ondorio zuzena baita. Hau esan zuen:

"Sekulako ezberdintasuna dago pertsonak era berean hartzearen eta berdinak egitearen artean. Lehenengoa gizarte aske baterako baldintza da; bigarrena, berriz, "esklabutza mota berri bat da" Alexis de Tocquevillek deskribatu gisa..."[6]

Hona hemen Olympe de Gougesek beste batzuekin, "Emakumearen eta hiritarraren 1971ko adierazpenean" idatzitako oinarrietako bat: "1 – Emakumea aske jaio da eta eskubideei dagokienez, gizonarekiko berdintasunean. Gizarte ezberdintasunak soilik egon daitezke ongizate komunean oinarrituta badaude."[2]

Berdintasun absolutua eta berdintasun erlatiboa aldatu

Berdintasun absolutuak esan nahi du era automatikoan pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean (berdinatsun formala). Berdintasun erlatiboan, berriz, gizarte egoera edo inguruabar berdinetan dauden pertsonak dira berdinak, eta egoera ezberdinetan daudenak desberdinak (berdintasun materiala).

 
Jean-Baptiste Debret margolari frantsesaren Loja de Sapateiro akuarela 1820-1830 urtekoa.

- Berdintasun formala: legearen aurrean guztien egoera berdina izatea da. Hori ulertzeko, kontuan izan behar dugu, antzinako erregimenean pribilegioa zela nagusi, eta, horregatik urrats handia zen berdintasun formala lortzea, nahiz eta gizonentzat baino ez lortu. Horrela berdintasun printzipioa legezkotasun-printzipioan barneratzen zen; hots, legeak berdintzat hartzen zituenak ziren berdinak. Berdintasunari buruzko pentsaera hori berdintasun formala edo legearen aurreko berdintasuna izan zen.

- Berdintasun materiala: helburua legearen barruan edo legearen aplikazioan berdina izatea da. Adigai horren ondorioa, legean, hauxe da: legeek ez dute unibertsalak, orokorrak, abstraktuak eta iraunkorrak izan behar; orain litekeena da lege singularrak egitea, gizaki batzuentzat edo talde edo alor jakin batentzat, aldi jakin baterako balio dutenak eta bereizleak direnak; orokor edo iraunkorrak izanda ere, euren hartzaileak desberdin tratatzea zilegi bilakatzen da. [7]

Adibidez, "4/2005 Legea, Otsailaren 18koa Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa", berdintasun materiala lortzeko ekintza politikoa da.

LEGEAREN AZPIAN BERDINTASUNA aldatu

  • Ez dago ez pertsona ez talde pribilegiaturik.
  • Legeek eta autoritateek ezingo dituzte desberdintasun arbitrarioak ezarri.

Esaldiak esan nahi du guztiak direla berdinak legearen aurrean. Inor ez dago legearen gainetik. Kontzeptu hau, Zuzenbideko Estatuaren teoriatik eratortzen da. Zuzenbideko Estatuaren arabera, pertsona bat bakarrik izan daiteke zigortua, ezarri den lege bat urratzeagatik.

Legearen aurrean berdintasunak esan nahi du, ezin dela pertsona bat baztertua izan. Jaioterria, sexua, erlijioa, arraza, kasta, aberastasuna, gizarte klasea, eta abar gorabehera, pertsona guztiak berdintasunez tratatuak izan behar dira.


Adibidez, delitu bat burutzen duten pertsona guztiek zigor bera jasotzen dute. Biek delitu bera burutu badute, ezin da desberdintasunik egin emakumezko gaizkile baten eta gizonezko gaizkile baten artean. Edo gaizkile pobre eta gaizkile aberats baten artean.

Berdintasunerako eskubideak pertsona guztiak maila berean jartzen ditu. Pertsona guztiek trataera berdina jasoko dutelako segurtasuna ematen du eskubide honek.

LEGEEN BABES BERDINA aldatu

"Legeen babesaren berdintasuna" esaldiak esan nahi du antzeko inguruabarretan dauden pertsonek tratu bera jaso behar dutela; horrek ere esan nahi du inguruabar desberdinetan daudenek ez dutela tratu bera jaso behar.

Adibidez, heldu guztiak berdinak dira eta era berdinean zigortuak dira; baina erailketa bat burutzen duen ume bat ezin daiteke zigortua izan delitu bera burutzen duen heldu bat bezala. Izan ere, heldua eta umea ez dira berdinak eta modu desberdinean tratatuak izan behar dira.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 7. artikuluak adierazten duenez, “Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea. Denek dute Aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta bereizkeria horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea”. [8]

Monarkia parlamentarioetan aldatu

Eztabaida bat dago "berdintasuna legearen aurrean" izeneko printzipioari buruz monarkia konstituzionala duten herrietan, hala nola Espainian, Erresuma Batuan, Japonian eta  Kanbodian. [9]

Monarkia parlamentarioetan "berdintasuna legearen aurrean" printzipioa ez dela aplikatzen edo soilik modu arin batean dagoela arrazoitzen dutenek argudiatzen dute monarkia guztiak —nahiz eta erregearen eta nobleen botereak pisu gutxikoak izan— berez kontraesanean daudela "legearen aurreko berdintasunaren" printzipioarekin. Monarkia sistema desberdinen arteko ezberdintasunak alde batera utzita, legearen aurreko berdintasunaren printzipioa ez da existitzen, baldin eta herri bateko legeak ezartzen badu soilik zenbait herritarrek gauzatu ditzaketela, izandako arbasoen arabera, zenbait kargu publiko eta kargu publiko horiek berekin dakarten botere politikoa.[][]

Monarkia parlamentarioa legearen aurreko berdintasunaren printzipioarekin bateraezina ez dela defendatzen dutenek argudio desberdinak erabiltzen dituzte, sistema bakoitzaren ezaugarrien arabera.  

Printzipioa herrialdeka aldatu

-Printzipioa Estatu Batuen Konstituzioaren hamalaugarren xedapeneko zuzenketan aintzatesten da:  

Estatu Batuetan jaiotako edo naturalizatutako eta bere jurisdikzioaren menpe dauden  pertsona guztiak Estatu Batuetako eta bizi diren estatuko herritarrak dira. Estatuek ezingo dituzte sortu Estatu Batuetako herritarren pribilegioak edo immunitateak mugatzen dituzten legeak; Estatuek, orobat, ezingo diote edozein pertsonari bizitza kendu, askatasuna kendu edo jabetza kendu, dagokion prozedura legalari jarraitu gabe; ezingo diote ukatu babesa, beren muga  jurisdikzionalen barruan dagoen edozein pertsonari.  

-El Salvadorren 1983ko Errepublikako Konstituzioaren 3. artikuluan aintzatesten da:  

3. art.- Pertsona guztiak legearen aurrean berdinak dira. Eskubide zibilen gozamenerako ezin izango dira ezarri, nazionalitate, arraza, sexu edo erlijio desberdintasunetan oinarritutako mugak. Ez dira oinordetutako lan eta pribilegioak onartzen.  

-Argentinan legearen aurreko berdintasunaren printzipioa Konstituzioaren 16. artikuluan aintzatesten da:

Argentinako Nazioak ez ditu onartzen odol edo jaiotze pribilegioak: Argentinako Nazioan ez daude foru pertsonalak ezta noblezia tituluak. Herritar guztiak legearen aurrean berdinak dira, eta lan guztietan gaitasuna da onargarria den baldintza bakarra. Berdintasuna da zerga eta karga publikoen oinarria.

-Nikaraguan, nazioaren arau gorena den Konstituzioaren 27. artikuluan hau adierazten da:

Pertsona guztiak legearen aurrean berdinak dira eta babes berdina izateko eskubidea dute. Ez da baztertzerik egongo jaiotze, nazionalitate, sinesmen politiko, arraza, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi, jatorri, egoera ekonomiko edo baldintza sozialeko arrazoiak direla eta.

Atzerritarrek Nikaraguako herritarren eskubide eta betebehar berdinak dituzte, eskubide politikoak eta legeak ezartzen dituztenak salbu; ezin dute herrialdearen gai politikoetan eskua sartu…

Estatuak Konstituzio honetan aintzatetsitako  eskubideak errespetatzen eta bermatzen dizkie bere lurraldean dauden eta bere jurisdikzioaren menpe dauden persona guztiei.

-Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak dioenez:

Espainiarrak legearen aurrean berdinak dira, eta ezin da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta.

-Kolonbian printzipioa Konstituzioaren 13. artikuluan ezarrita dago:

Pertsona guztiak libre eta berdin jaiotzen dira legearen aurrean, autoritateen babes eta tratu berdina jasoko dute eta eskubide, askatasun eta aukera berdinez gozatuko dute sexu, arraza, jatorri familiar edo nazional, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo filosofiko arrazoiak direla eta diskriminaziorik gabe.

Estatuak baldintzak sustatuko ditu berdintasuna erreala eta eraginkorra izan dadin eta talde baztertuen alde neurriak hartuko ditu.

 
Kolonbiako gayen bandera.

Estatuak bereziki babestuko ditu beren egoera ekonomiko, fisiko edo mentalagatik, ahultasun egoeran dauden pertsonak eta euren kontra burutzen diren gehiegikeriak eta tratu txarrak zigortuko ditu.  

-Txilen bere Oinarrizko Gutunaren 19. artikuluan 2. zenbakian bermatuta dago:

Legearen aurrean berdintasuna.Txilen ez dago ez pertsona, ez talde pribilegiaturik.

Txilen ez dago esklaburik eta Txileren lurraldea zapaltzen duena libre geratzen da. Gizonak eta emakumeak berdinak dira legearen aurrean.

Legeak eta autoritateak ezingo dituzte ezberdintasun arbitrarioak ezarri.  

-Mexikon, Estatu Batu Mexikarren Konstituzio politikoaren lehenengo artikuluak giza eskubideen aintzatespena ezartzen du testu honetan:

Estatu Batu Mexikarretan Estatu Mexikarra parte den  Konstituzio eta Nazioarteko Tratatuetan aintzatetsitako giza eskubideez gozatuko dute pertsona guztiek. [...] Aintzatespen honek helburutzat dauka arrazoitu gabeko pribilegioak saihestea eta herritar guztiak, hau da herritarrak (subiranotasuna dutenak, konstituzioaren 39. art.) egoera legal berdinean kokatzea. Berdintasun juridikoa bereizketak saihestean datza, azaleko kolorean, generoan, adinean, erlijioan, lanbidean, egoera ekonomikoan eta abarretan oinarrituta egiten diren bereizketak saihestean. Laburbilduz:

1.art: Konstituzioak ematen dituen bermeen gozamena pertsona guztientzat.

2.art: Esklabutzaren debekua.

4.art: Eskubideen berdintasuna, genero bereizketarik gabe (gizona eta emakumea berdinak dira legearen aurrean).

12.art: Nobleziaren tituluen debekua.

13.art:  Foruen debekua, legeak adierazten dituenak salbu. Horrek, Mexikon subjetibitate edo partzialitate legala osatzen du.

-Ekuadorren, Konstituzioaren 11. artikuluan erregulatuta dago:

11. art.- Eskubideen erabilera hurrengo printzipioen bidez eraenduko da:  

(…)

2.Pertsona guztiak berdinak dira eta eskubide, betebehar eta aukera berdinez gozatuko dute.

Inor ezin izango da baztertua izan arrazoi hauengatik: etnia, jaioterria, adina, sexua, genero identitatea, identitate kulturala, egoera zibila, hizkuntza, erlijioa, ideologia, filiazio politikoa, iragan judiziala, egoera sozio-ekonomikoa, egoera migratorioa, orientazio sexuala, osasun egoera, GIB/ hiesa izatea, ezgaitasuna, desberdintasun fisikoa…; ezta ere, bestelako bereizketa pertsonal edo kolektiboengatik, aldi baterakoa izan zein iraunkorra izan. Legeak baztertze modu oro zigortuko du.  

Estatuak  baiezko akzioko neurriak hartuko ditu berdintasun erreala bultzatzeko, bereizketa egoeran dauden eskubideen titularren mesedetan.  

(…)

Osagarritzat, Konstituzioaren 9. artikuluak berdintasuna ezartzen du Ekuadortarren eta atzerritarren arteko eskubide eta betebehar berdinen titulartasunari dagokionez:

9.art.- Ekuadorreko lurraldean dauden atzerritarrek Ekuadortarren eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte, Konstituzioarekin bat eginez.  

Eta Kode Zibilak printzipioa garatuz ezartzen du:  

43. art.- Legeak ez du ezberdintasuna aitortzen edo aintzatesten ekuadortarraren eta atzerritarraren artean, kode zibil honek arautzen dituen eskubide zibilen eskuratzeari eta gozamenari dagokienez.  

Erreferentziak: aldatu

  1. a b Nazio Batuen Erakundea. (1996). «Eskubide Zibil eta Politikoen Ituna» Euskadi.eus.
  2. a b Olympe de Gouges. (1791). [http://www.siefar.org/wp-content/uploads/2015/09/Gouges-D%c3%a9claration.pdf «DECLARATION DES DROITS DE LA FEMME ET DE LA CITOYENNE»] SIEFAR 1.artikulua.
  3. Translated by Richard Crawley, Thucydides. (1874). The History of the Peloponnesian War,. retrieved via Project Gutenberg.
  4. Origins of the Rule of Law. University of Chicago Press, 162-175 or..
  5. Espainiar Estatuaren berrespena, Eskubide Politiko eta Sozialen Ituna. (1966). BOE (Espainia) (A-1977-10733).
  6. (Frantsesez) Friedrich Hayek. (1945eko abenduaren 12an). «Vrai et faux individualisme» Discours prononcé à University College Dublin.
  7. Astola Madariaga, Jasone. Konstituzio Zuzenbidea III ( Apunteak). .
  8. The Universal Declaration of Human Rights. .
  9. La igualdad ante la ley, Diario Progresista, 28/1/2014. España. .

Ikus ere: aldatu

Berdinzaletasuna

Genero parekotasuna

Esklabutza

Monarkia konstituzional

Errepublika

Demokrazia

Kanpo loturak: aldatu

Generoa eta berdintasun juridikoari buruzko artikulua

CEARek egindako Eskubide Zibil eta Politikoen azalpena

Emakume migranteei eta tratari buruzko hitzaldiaren grabazioa (Helena Maleno)