Lankide:Luke.boudouag/Proba orria
Luke.boudouag/Proba orria | |
---|---|
Kodetzea |
Erdiko bokal itxi biribildua bokal mota bat da, zenbait hizkuntzetan erabilia dena. Bere Nazioarteko Alfabeto Fonetiko ikurra /ʉ/ marratua da (marrarik gabeko /u/-k atzeko bokal itxi biribildua errepresentatzen du), eta dagokion X-SAMPA ikurra }
da.
Bokalak | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan, eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du. |
Ezaugarriak aldatu
Erdiko bokal itxi biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:
- Mihia ahosabaiatik ahalik eta hurbilen kokatua dago.
- Mihia ahoaren erdian kokatua dago.
- Ezpainak biribilduak dira.
Munduko hizkuntzetan aldatu
Frantses estandarrak edo gaztelaniak ez dute erdiko bokal itxi biribildurik, ingelesaren hizkera askok bai (boot [bʉ̟ːt], "bota" esan nahi duena) eta baitasuedierak ere (ful [fʉ̟ːl], "itsusi" esan nahi duena).
Euskaraz aldatu
Euskaraz amikuzeraz aurki daiteke soilik.[1] Orokorrean, <ü> grafiarekin irudikatzen da, eta zubererazko /y/-ren antzeko distribuzioa dauka.
Historia aldatu
/ʉ/ edo /y/ bokal itxi biribildu aitzineratua ez zen aitzineuskara edo euskara batu zaharraren inbentario fonologikoaren parte;[2] bokal hau ekialdeko hizkeretan gertatutako /u/ atzeko bokal itxiaren aitzinaratzearen ondorioz garatu zen.[3] Orpustanek XIV. mendean bokal honen garapena osaturik egongo litzatekeela erakutsiko lukeen adibide bat aipatzen du, iturria zehaztu gabe.[4] Egurtzegik aldaketa hau XIII. mendetik hurbil kokatzen du, okzitanieraz /y/-ren lehen isladapen grafikoak testigatzen diren garaiaren inguruan, alegia.[3] Zubererazko testuinguruetaz gain, amikuzeraz /u/ zaharra herskari belarren aurretik ere gorde da.[5]
Adibideak: suge, sukhalde.
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) Egurtzegi, Ander; Carignan, Christopher. (2020). «An acoustic description of Mixean Basque» The Journal of the Acoustical Society of America 147 (4): 2791–2802. doi: . ISSN 0001-4966. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. (2017-01-01). «Phonetically conditioned sound change: Contact induced /u/-fronting in Zuberoan Basque» Diachronica 34 (3): 331–367. doi: . ISSN 0176-4225. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- ↑ (Frantsesez) Orpustan, Jean-Baptiste. (1999). La langue basque au Moyen Age: IXe-XVe siècles. Izpegi ISBN 978-2-909262-22-2. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- ↑ Camino Lertxundi, Iñaki. (2017). Amiküze eskualdeko (h)eskuara. Nafarroaka Gobernua, Herzkuntza Departamentua ISBN 978-84-946477-1-0. PMC 1004721863. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).