Aitzineko bokal arteko ez biribildu

Aitzineko bokal arteko ez biribildua, bokal soinu mota bat da, ahozko hizkuntza zenbaitetan erabilia. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak ez du soinu hau adierazteko ikur berezirik, baina /e/-ren erabilpena oso zabaldurik dago. Transkribapen zehatzago batean [e̞] edo [ɛ̝] baliatu daitezke, lehenengoa, jaitsiera diakritikoduna, erabiliagoa dela.

Aitzineko bokal arteko ez biribildu
e̞ eta ɛ̝
NAF zenbakia302.430
Kodetzea
X-SAMPAe_o
Kirshenbaume
Brailleɜɐ

Arteko eremuan aitzineko bokal ez biribildu kontrastibo bakarra duten hizkuntza askotan (itxia ez dena ezta irekia ere), bokal hau egiazko arteko bokal bezala ahoskatzen da, fonetikoki bokal erdi-ireki eta erdi-itxien ezberdina dela. Honen adibideen artean euskara, gaztelania, errumaniera, japoniera, turkiera, suomiera, greziera, Hejazgo arabiera, serbiar-kroaziera eta Seulgo koreera daude.

Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Malaysia eta Thailandian erabilia den kensiu hizkuntzan, beste edozein hizkuntzan topatu izan ez den egiazko arteko bokalen eta bokal erdi-itxi eta erdi-irekien arteko oposaketa deskribatua izan da, beste edozer ezaugarrik bereizten ez dituela (atzekotasuna edo biribiltasuna kasu).[1]

Ezaugarriak aldatu

Aitzineko bokal arteko ez biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere garaiera artekoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren erdian kokatzen dela, bokal erdi-itxi eta erdi-irekien artean.
  • Bere atzekotasuna aitzinekoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren aurrealdean kokatzen dela, baina kontsonante bezala sailkatuko litzatekeen hersketarik sortu gabe.
  • Bere biribiltasuna ez biribildua da. Honek esan nahi du ezpainak ez direla biribiltzen.

Erreferentziak aldatu

  1. Bishop, N. (1996). A preliminary description of Kensiw (Maniq) phonology. Mon–Khmer Studies Journal, 25.

Kanpo estekak aldatu