Lankide:Luistxo/Kategorizazioa

Kategorizazio azkarra, Quickcategories

aldatu

Kategorizazio azkarra egiteko metodo parea, QuickCategories tresnan login eginda lortu daitezkeena.

Lehenengo eta behin, QuickCategories-en LOGIN egin.

Bi iturritatik aukeratu dezakegu elementu mordoa, denak batera azkar kategorizatzeko euskaraz (baldin eta orria sortua duten, noski). Beste hizkuntza bateko kategoriatik (Bat-A kasua), edo Wikidatatik, Query Service bilaketa batetik, non Bat-B kasua dokumentatu dudan (aldagai bateko bilaketa). [Nahi nuke Bat-C kasua ere dokumentatu, bi aldagairekin jokoan, baina ataskatuta nago).

Bat-A eta Bat-B kasuetan lortutakoarekin, login eginda zoaz Bi urratsera.

Elementuak jada kategoria zuzenean dauden ala ez gutxienekoa da, berriak gehituko dira, lehengoak lasai geratuko dira bertan.

Bat-A: Beste hizkuntza bateko kategoriatik

aldatu

Erabili adibideko bilaketa hau https://w.wiki/72n5 Wikidata Query Serviceko adibide batera garamataza. Adibide hori moldatuz lortuko dugu gurea.

Agertzen diren parametro batzuetan, zeure parametroak aldatu behar dituzu, irudian adierazitakoak. Aldaketak egindakoan eman Play urdinari.

 

Emaitzak agertzen dira, testu selekzioa egin saguarekin.

 


Kopiatutako testu horrekin, zoaz orain beheragoko Bi urratsera.

Bat-B: Wikidatan, aldagai bateko bilaketa

aldatu

Wikidata Query Servicen, aldagai bateko bilaketa bat programatu dugu adibide honetan: https://w.wiki/744$ (ez baduzu ezkerreko blokea ikusten sakatu (i) info ikonoa).

 


Adibidean alde batean definitua dugu bilaketa, pozoituta hil direnak bilatzeko. Eta kategoria desiratua eskumatan. Horiek aldatzen baditugu beheko irudiko adibidera, ikusi zer egin dugun: Manxera hiztunak dira bilatzen ditugunak, eta kategoria izena aldatu dugu.

 

Botoiari sakatuta eta emaitza lortuta, behean ageri diren lerro horiek, selekzionatu eta pegatu, eta beheragoko alorrera joan horrekin, Bi atalera.

Bat-C: Wikidatan, bi aldagai edo gehiago dituen bilaketa batean

aldatu

Hau ez dakit nola dokumentatu oraindik. https://w.wiki/6z2N bilaketak ematen dizkigu literatur lanak non Karlomagno pertsonaia bat den. Baina horrekin sortu nahi banu kategorizazio pista bat, 'Kategoria:Karlomagno agertzen den literatura lanak', ba ez dakit. Beste aukera batzuk:

Bi: QuickCategories-en egin beharrekoa

aldatu

Goaz orain QuickCategories tresnara, eta bertan honakoa egin. Izen aldaketa bat Wiki-domainen eta goitik kopiatu dugun kodea itsatsi Commands atalean.

 

Submit Batch sakatu ondoren beste interfaze hau agertuko da, eta hor Run Whole.. aukera urdina sakatu.

 

Listo, kategoriara mugituko ziren edukia. Errepikatzekotan, QuickCategories orri zuri batetik abiatu, ez atzera-atzera emanda eta kodea gainetik idatzita, baizik eta orri zuritik abiatuta.

Hiru: Cat-a-lot nola erabili kategoria bateko edukia mugitzeko, berrizendatzeko...

aldatu

Norberaren hobespenetan, Berezi:Hobespenak#mw-prefsection-gadgets Editatzeko atalean, aktibatu Cat-a-lot... Baina hemendik aurrera ez dakit egiten.