Wikiproiektu:30.000 emakume

30.000 emakume
22.712 / 30.000
Gaur egun (2024-12-16)
Emakumeak22285 (zis)
427 (trans)
2024ko urtarriletik+5150
Falta dira7.288
(egunero 7 egin behar dira edo 1 urte eta 20 aste oraingo erritmoan)
Gizonak48162 (zis)
29 (trans)
2024ko urtarriletik+3263
Beste generoak107
Emakumeak %33 izateko bidea
Ehunekoa%31,98 (+ 3,91)
3,91 / 4,93

Wikiproiektu honen helburua 2027 amaitzen denerako 30.000 emakumeren biografia izatea da. Gainera, emakumeak biografia guztien % 33,33 izatea da helburua, gutxienez. Genero oreka bilatzeko EWKEk jarritako helburua da, bere 2024-2027 egitasmoaren baitan.

Zergatik proiektu hau?

aldatu
 

Munduan egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, egoera antzekoa da. Euskarazko Wikipedian ere desoreka nabarmena da. Horregatik hainbat talde sortu dira, biografien desoreka hau orekatzen saiatzeko.

Euskarazko Wikipedian egoera honi buelta eman nahi diogu. 2024ko urtarrilean Euskarazko Wikipedia 25. hizkuntza zen emakumeen biografien kopuru absolutuan (17.175), eta guztira 50.000 biografia baino gehiago dituzten hizkuntzen artean ehuneko handiena zuena. Ez dugu atzera geratu nahi. 2027 amaitzerako gutxienez 30.000 emakume izatea nahi dugu, eta biografia guztien % 33 izatea gutxienez. Gehiago badira, hobeto, noski.

Proiektuak eta ideiak

aldatu

Baliabideak

aldatu