Makil intsektuak partenogenesis egin ditzakete. Emeek harrautzak ekoiz dezakete ar bat behar izan gabe, baina harrautz hauetatik bakarrik emeak jaioko dira.
Fasmido edo makil intsektuak (Phasmatodea) animalia ornogabeak dira, intsektu klasekoak. Intsektu guztiek bezala hiru zango pare ditu, hau da, sei zango ditu. Makil intsektuaren espezie batzuk hegoak dituzte. Munduan 6000 makil intsektu espezie desberdin daude eta gehiengoa klima tropikaletan bizi dira, batez ere Asiaren hegoaldeko partean eta Hego Amerikan. Gainera, belarjaleak dira, hau da, landareak jaten dituzte. Haien bizi iraupena sei eta hamar hilabetekoa da eta haien tenperatura aproposena 22 eta 24 ºC artekoa da, %60-70ko hezetasunarekin. Makil intsektuek naturan aurkitzen diren elementuetara antza daukate, arrazoi honengatik harrapakariek ez dira gai izaten makil intsektuak hautematezko.
Informazio taxonomikoa
aldatu- Klasea: Insecta (Linnaeus, 1758).
- Ordena: Phasmatodea (Jacobsen & Bianchi, 1902).
- Familia: Phasmatidae (G.R. Gray, 1835).
- Generoa: Medauroidea (Zompro, 2000).
- Espeziea: Medauroidea extradentata (Brunner von Wattenwyl, 1907).
Familia desberdinak
aldatuMakil intsektu guztiak ez dute itxura berdina, hori dela eta, familia desberdinetan bereizten dira:
- Makil intsektua: luzanga, hegoak izan dezake edo ez (izatekotan hegan egiteko balio dezakete). Bere gorputzak adar txikien itxura du.
- Hosto intsektua: intsektu hauen antza hostoekin ikusgarria da.
- Azal intsektua: haien gorputza sendoagoa da.
Makil intsektuek haien gorputz-adarrak birsortzen dituzte. Gainera, harrapakari batek makil intsektu baten gorputz-adar bat hartzen badu, makil intsektuek erraz ihes egin dezakete gihar berezi bat dutelako. Gihar bererzi honek artikulazio bat apurtzeko ahalbidetzen du gorputz-adarra askatzeko.
Harrapakariak
aldatuMakil intsektuek hainbat harrapakari ditu. Bere harrapakari ohikoenak txoriak dira, baina beste batzuk ere baditu, hala nola, armiarma espezie batzuk, tximino espezie batzuk eta intsektiboroak diren animalia guztiak.
Nola mugitzen dira?
aldatuMakil intsektu gazteenak mugitzeko ohitura daukate (espeziaren arabera), baina handitzen direnean, mugitzeko ohitura murrizten dute edo galtzen dute. Egunen zehar makil intsektuek geldirik daude eta gauean zehar mugitzen dira janaria lortzeko.
Horrenbestez, makil intsektuak gautarrak dira. Salto egiteko gai ez direnez, gora egin behar dute. Emeak arrautzak jartzen dituenean geldirik geratzen da kumeak jaio arte.
Azalberritze prozesua
aldatuMakil intsektuek azalberritzea erabiltzen dute hazteko. Intsektu hauek azalberritu egiten dute haien oskola berrituz. Oskol zaharra “exivum” izena hartzen du.
Prozesu hau aurrera eramateko intsektua ahuspez zintzilikatzen da adar batetik. Minutu batzuk pasa eta gero, exivuma (azalberritzearen ondorioz geratzen den soberakina) berreskuratzeko exivuma jaten dute. Intsektu hauek heldutasunera ailegatu baino lehen 8 aldiz egin dezakete pozesu hau.
Nola ugaltzen dira?
aldatuMakil intsektuek 4-5 hilabeteak betetzen dituztenean lortzen dute ugaltzeko gaitasuna. Makil intsektuek erruleak dira, hau da, arrautzetatik jaiotzen dira eta espeziearen arabera jartzen dituzten arrautz kopurua 100 eta 1300 artean egon daitekeku.
Nolakoa da bizitza zikloa?
aldatuMakil intsektuaren haztearen arrisku nagusietako bat, janari nahikoa ez izatea da. Behar adina elikatuta ez badaude, elkar jan ditzakete. Adarrez eta/edo hostoz elikatzen dira, baina landareak desberdinak izango dira espezie bakoitzarentzat. Gainera, garrantzitsua da, ur nahikoa dutela ziurtatzea.
Nola mantendu makil intsektu bat maskota bezala?
aldatuMakil intsektu bat mantentzeko, onena, makil intsektuak terrario batean mantentzea da. Terrarioak gutxienez 20 cm-ko altuera izan behar du, edo ahalik eta altuena, muda egiteko leku nahikoa izan dezaten. Edukiontziaren sabaia sarez eginda egon behar da, makil intsektuak, azalberritzeko, sabaitik zintzilikatu ahal izango direla ziurtatzeko. Terrarioak ez du apaindura handirik behar, jaten emango dizkiozun hostoak ere bere habitata baitirelako. Animalia hauentzako tenperatura onena 22 eta 24 gradu artekoa da, nahiz eta 15 eta 30 graduko arteko tenperaturei ondo eusten dieten. Terrarioan ehuneko 60 edo 70 inguruko hezetasuna mantentzea ere garrantzitsua da. Elikadurari dagokionez, masusta, arrosondo, huntz edo brachychiton hostoak eman behar dizkiezu.bra bra
Gehiago jakiteko estekak
aldatuhttp://www.elmundodelosanimales.com/animales/insecto-palo/insecto-palo.html
https://kids.nationalgeographic.com/animals/invertebrates/facts/stick-insect
Erabilitako erreferentziak
aldatuhttps://fr.vikidia.org/wiki/Phasme
https://www.uv.es/museuhn/noves-novetats-activitats/2020/12-01-bicho-palo/actividad-insecto-palo.pdf
https://kids.nationalgeographic.com/animals/invertebrates/facts/stick-insect
https://www.nationalgeographic.com/animals/invertebrates/facts/stick-insects