Lankide:Igor Baigorri/Proba orria

Rachel Yankey (1979ko azaroaren 1ean jaioa) futbol jokalari izandako emakumea da, entrenatzaile lanetan ere aritu izan dena London Bees taldean. Aurrelari edo ezker-hegal gisa jokatzen zuen. Londresen jaioa da eta bere ibilbide futbolistikoan Ingalaterrako hainbat taldetan aritu zen (Arsenal taldean bereziki), baita selekzio nazionalean ere.

1997. urtean egin zuen debuta eta 2016. urtean erretiratu zen, Arsenal taldean 13 urte igaro ondoren. Gainera, 2012an Olinpiar jokoetan parte hartu zuen Ingalaterrako selekzioarekin.[1]

Ibilbidea

aldatu

Gaztetatik hasi zen futbol munduan bere arrastoa utzi nahian, eta 17 urterekin egin zuen bere debut ofiziala Arsenal taldean. Vic Akers eduki zuen entrenatzaile gisa etapa hartan eta emakumezkoen Premier League bat eta bi FA kopa irabazteko gai izan ziren (1998 eta 1999).

2000. urtean, Fulham ladies taldera ailegatu zen, futbol munduko izarrez osaturiko taldea. Etapa oparo horren fruitu da 2002. urtean Cottagers taldeak lortu zuen tripletea.

Birmingham hirian eta atzerrian izandako istilu laburren ondoren, eta New Jerseyko Wildcats taldean beste titulu bat irabazi ondoren, Yankey etxera itzuli zen 2005ean bere lehen klubera, Arsenalera hain zuzen. 2005 etik aurrera Rachel Yankey-k bost aldiz gehiago irabazi zuen emakumezkoen Premier League-a, 7 alditan altxatu zuen FA kopa eta 2 aldita ligaren kopa. Horrez gain, 2007. urtean Txapeldunen liga irabazi zuen Gunners taldearekin.

Nazioarteko eszenatokian, Yankey ezinbesteko pieza izan zen Ingalatar selekzioarentzako. Rachelek Peter Shiltonen marka gainditu zuen 119 nazioarteko partidu jokatuz Ingalaterrarekin. Ordundik 4 jokalarik soilik gainditu dute bere marka. [2]

Tituluak

aldatu

Arsenal FC

aldatu

8 liga, 2 FA kopa, 7 ligen kopa eta Txapeldunen liga 1 2006/07 denboraldian

Liga 1, 2 FA kopa eta 2 ligen kopa

Liga 1[3]

Ingalaterrako selekzioa

aldatu

Ingalaterrako selekzioarekin Rachelek bi munduko txapelketa (2007 eta 2011), hiru europako txapelketa (2001, 2005 eta 2013) eta Londreseko 2012 ko Olinpiar jokoetan parte hartu zuen.[4]

Entrenaltzaile

aldatu

Rachel Yankey 2018. urteko ekainean hasi zen London Bees taldean entrenatzen. 2019 ko maiatzean taldea zuzentzeari utzi zion.

Emakume izateagatik arazoak

aldatu

Gaztetan neska bakarra zen futbolan jokatzen zuena eta mutilen taldean jokatzen zuen. 8 urte zituela, ilea moztu zuen mutilen itxura handiagoa hartzeko eta 2 urtez egon zen mutilen taldean jokatzen bere benetako identitatea zein zen deskubritu zuten arte.. "Ray" izenarekin ezagutzen zioten taldean.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Rachel Yankey. 2021-12-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Ingelesez) Rachel Yankey Hall of Fame profile. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  3. «Rachel Yankey» espowiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. «TheFA.com - Rachel Yankey» web.archive.org 2015-12-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Rachel Yankey Vida tempranayCarrera de club» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).