Lankide:Ereintza 9/Proba orria

Silizioa aldatu

 
Silizio mineralaren zati bat

Silizioa karbonoaren egitura kimiko antzekoa duen minerala da. Gure gorputzeko zeluletan kantitate txikian agertzen da, baina oso garrantzitsua da organismoko hezurrak osasuntsu mantentzeko, hauen dentsitatean eragin positiboak ekar baititzake.[1]


Funtzioak aldatu

Oraindik ez da zehaztu zein den silizioaren funtzioa gizakietan. Gorputzeko silizioaren banaketari erreparatuta, eta honen faltarekin hezurretan gertatutako aldaketa biokimikoak aztertuz, silizioak oilasko eta arratoien hezurren eraketan parte hartzen duela ematen du (Carlisle, 1980a[2], 1980b[3], 1981[4]; Schwarz y Milne, 1972[5])

Silizioak prolilhidrolasaren aktibitatean laguntzen du, kolagenoaren sorkuntzan eragina izanik (Carlisle, 1984[6]).

Silizioak aterogenesiaren prebentzioan parte hartzen duela iradoki da (Mancinella, 1991[7]).

Silizioak, hezurrak eta kartilagoak sortzen dituzten zelulen funtzioa estimulatzen duenez, osteoporosiari aurre egiteko mineral garrantzitsua izan daitekeela uste da. Honetaz gain, hezurren bat apurtu duten pertsonetan, batez ere pertsona helduetan, gomendagarria izan daiteke silizioan aberatsak diren elikagaiak dietan maiz hartzea, hezurraren orbaintzean laguntzeko.

Gainera, ilean, kornean, tendoietan, azalean eta arterietan silizio kantitate esanguratsuak agertzen dira. Hori dela eta, silizioak osasun baskularrean paper garrantzitsua jokatzen duela uste da, arteria zurrunetan mineral honen kantitate askoz txikiagoak agertzen baitira.[1]

Erabilera nutritiboa aldatu

Zenbait ikerketek hartutako silizioaren %50 gernu bidez kanporatzen dela esaten duten arren (Kelsay et al., 1979[8]), silizioaren zenbait forma dietetiko ondo xurgatzen direla iradokitzen dute.

Odoleko silizioa gehienetan azido siliziko moduan agertzen da, eta ez da proteinei lotuta egoten.

Hainbat ehun konektibok (aorta, trakea, hezurrak, tendoiak eta azala esaterako) organismoko silizio gehiena dutela ikusi da (Carlisle, 1984[6]).

Gomendioak aldatu

Ematen duenez, silizioak animalien kolagenoaren eta hezurren sorkuntzan parte hartzen du, baina oraindik ez da gizakietan duen funtzio biologikoa aurkitu. Hori dela eta, ez da batez besteko behar, gomendatutako razio dietetiko edota ingesta egokirik zehaztu.[9]

Dieta Totalaren Azterketan oinarrituta, gizon eta emakume helduen batezbesteko silizioaren ingesta 19-40 mg/egunekoa izan zen, hurrenez hurren (Pennington, 1991[10]).

Ez dago ebidentziarik naturalki elikagaietan eta uretan agertzen den silizioak osasunean eragin kaltegarriak ekarri ditzakela esaten duenik.

Txosten gutxi batzuk, antiazido moduan ibiltzen den trisilikato magnesikoa kantitate handitan eta denbora luzez (hau da, hainbat urtetan) hartuz gero, urolitiasisaren garapenean eragin dezakeela esaten dute (Haddad y Kouyoumdjian, 1986[11]). Silikatoen ingestarekin erlazionatutako urolitiasisaren 30 kasu baino gutxiago aurkitu dira, nahiz eta 1930-ko hamarkadatik antiazido moduan erabili den.

Silizioak mugatutako toxizitateari buruzko datuek, ohiko ingestio mailak populazio gehienarentzako efektu kaltegarririk ez dakarrela iradokitzen dute.

Silizioaren efektu kaltegarriak zehazten dituzten datuak falta direnez, ez da posible ingesta onargarri baten gehienezko maila ezarri, hau da, indibiduo ia guztietan efektu kaltegarriak agertzeko arriskurik ez duen nutriente baten eguneroko ingesta maila altuena.[9]

Osteoporosidun emakume menopausikoetan egindako ikerketa batek demostratu du, silizio-suplementuak hartuz gero, hezur-masaren galera eta mineralen dentsitatea jaistea inhibitzen duela.[12]

Iturriak aldatu

Silizioaren kontzentrazioa altuagoa da landare jatorriko elikagaietan animali jatorrizko elikagaietan baino.

Elikagai eta Drogen Administrazioaren Dieta Totalaren Ikerketan oinarrituta, garagardoa, kafea eta ura dira silizio iturri nagusiak, %55-ko kontzentrazioa izanik. Honen segidan, zerealak egongo lirakete, %14-ko kontzentrazioarekin, eta azkenik barazkiak, %8-ko kontzentrazioarekin (Pennington, 1991[10]).

Fintze prozesuek elikagaietako silizio edukiaren gutxipena dakarte.

Gero eta gehiago aparren aurkako eta trinkotzea ekiditeko erabiltzen diren silikato gehigarriek elikagaien silizio kopurua igo dezakete. Hala ere, gehigarri hauen bioerabilgarritasuna baxua da.[9]

Gaixotasunak aldatu

Animalietan ikusi da paper garrantzitsua jokatzen duela hezurren osaeran (batez ere, hezur ehunaren eta kolagenoaren sintesian) eta sistema immunologikoan.

Horretaz gain, ikusi da aluminioak gorputzean sortzen duen toxizitatea saihesteko ere garrantzitsua dela.[12]

Bestalde, silizio falta badugu hainbat arazo izan ditzazkegu. Gure ehun konjuntiboan artritisa eta artrosisa ager daitezke eta ehun konjuntibo periartikularraren desagerpen edo degenerazioa ekartzen dute. Honek biriken ehuneko elastizitate eta erresistentziari ere eragiten dio.[13]

Honetaz gain, silizio faltak ateroesklerosia ekar dezakeela ikusi da. Azido silizikoa eta bere deribatuen antzera, silizioa esentziala da hazkuntzarako. Kantitate oso altuak agertzen dira pareta arterialetan, gehienbat intiman. Ikusi da, zenbait zuntz dietetiko mota ateroesklerosia prebenitzeko eraginkorrak direla, kolesterol maila eta odoleko lipidoak gutxituz eta behazun azidoak in vitro lotuz. Zuntz-dun elikagaietan silizio kopuru altua aurkitu denez, ateroesklerosian eragiten duen agente aktiboa izan daitekeela ondorioztatu da.[14]

Findutako zerealen kontsumoak, silizioaren gabezia eragin dezake, lehen esan bezala, mineral hau zerealen oskolean agertzen delako, eta zerealak fintzerakoan zati hau kendu egiten da.

Silizioaren gabeziak hezur eta kartilagoetan alterazioak sortzeaz gain, azalaren elastikotasun falta edo ilea erortzea eragin dezake.[1]

Silizioarekin zerikusia duten gaixotasunen artean silikosia dago, gaixotasun hau, silizioaren hautsa arnasteagatik sortzen den biriketako gaixotasuna da. Silizioa normalean naturalki agertzen den konposatu bat da. Gehienetan geruza harritsuetan agertzen da eta hautsa sorrarazten du meatzaritza lanetan.

Hiru silikosi mota daude:

  • Silikosi kronikoa, hau silizioaren hauts gutxiren inguruan denbora asko (20 urte baino gehiago) egon den pertsona bati gerta dakioke. Hauts honek inflamazioak sortzen ditu briketan eta toraxeko ganglio linfatikoetan. Gaixotasun honek pertsonak arnasteko arazoak izatea sor ditzake eta silikosiaren forma ohikoena izaten da.
  • Silikosi azeleratua, hau periodo motz batean (5-15 urte) silizio hautsarekin kontaktua izan duen pertsona batean agertzen da, eta sintomak azkarrago agertzen dira silkosi kronikoan baino.
  • Silikosi akutua, silizioaren hautsarekiko kantitate handi eta denbora gutxiko kontaktua izan duen pertsonetan agertzen da. Birikak asko inflamatzen dira eta likidoz bete daitezke, honen ondorioz arnasteko arazo larriak izaten ditu gaixoak eta baita odoleko oxigeno kantitatearen jaitsiera bat.

Giaxotasun honek silizoaren hautsarekin kontaktua izaten duten pertsonei eragiten die, gehienbat mineralgintzan lan egiten duten pertsonei.[15]

Bibliografia aldatu

  1. a b c El silicio | EROSKI CONSUMER [Online]. EROSKI CONSUMER. [2018ko apirilaren 13an kontsultatua]. Eskuragarri: http://www.consumer.es/web/es/alimentacion/aprender_a_comer_bien/complementos_dieteticos/2004/10/28/111041.php
  2. Carlisle EM. 1980. a. A silicon requirement for normal skull formation in chicks. J Nutr 110:352–359. [PubMed]
  3. Carlisle EM. 1980. b. Biochemical and morphological changes associated with long bone abnormalities in silicon deficiency. J Nutr 110:1046–1055. [PubMed]
  4. Carlisle EM. 1981. Silicon: A requirement in bone formation independent of vitamin D1. Calcif Tissue Int 33:27–34. [PubMed]
  5. Schwarz K, Milne DB. 1972. Growth-promoting effects of silicon in rats. Nature 239:333–334. [PubMed]
  6. a b Carlisle EM. 1984. Silicon. In: Frieden E, editor. , ed, Biochemistry of the Essential Ultratrace Elements . New York: Plenum Press. Pp.257–291.
  7. Mancinella A. 1991. Silicon, a trace element essential for living organisms. Recent knowledge on its preventive role in atherosclerotic process, aging and neoplasms. Clin Ter 137:343–350. [PubMed]
  8. Kelsay JL, Behall KM, Prather ES. 1979. Effect of fiber from fruits and vegetables on metabolic responses of human subjects. II. Calcium, magnesium, iron and silicon balances. Am J Clin Nutr 32:1876–1880. [PubMed]
  9. a b c Dietary reference intakes for vitamin A, vitamin K, arsenic, boron, chromium, copper, iodine, iron, manganese, molybdenum, nickel, silicon, vanadium, and zinc. (2001). Washington (DC).
  10. a b Pennington JA. 1991. Silicon in foods and diets. Food Addit Contam8:97–118. [PubMed]
  11. Haddad FS, Kouyoumdjian A. 1986. Silica stones in humans. Urol Int41:70–76. [PubMed]
  12. a b Aguirre C, ChÁvez T, García P, Raya J. EL SILICIO EN LOS ORGANISMOS VIVOS [Online]. 2007 [2018ko apirilaren 14an kontsultatua]. Eskuragarri: http://www.scielo.org.ve/scielo.php?pid=S0378-18442007000800004&script=sci_arttext&tlng=en
  13. 8. LA CARENCIA DE SILICIO EN LA ALIMENTACIÓN MODERNA [Online]. Siliciumg5.com. 2014 [2018ko apirilaren 14an kontsultatua]. Eskuragarri: https://www.siliciumg5.com/es/blog/entrada/la-carencia-de-silicio-en-la-alimentacion-moderna
  14. Schwarz, K. (1977). SILICON, FIBRE, AND ATHEROSCLEROSIS. The Lancet, 309(8009), pp.454-457.
  15. Silicosis [Online]. Medlineplus.gov. 2017 [2018ko apirilaren 14an kontsultatua]. Eskuragarri: https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/000134.htm