Kaixo! Alan R. King dut izena. Euskal Herrian bizi naiz. Beste herri hauetan ere bizi izan naiz noizbait: Katalunian, El Salvadorren, Estatu Batuetan, Galesen eta Ingalaterran (azken honetan jaio nintzen). Hizkuntzalaritza ikasi nuen Estatu Batuetan eta Inglaterran. Zenbait liburu eta abar idatzi ditut, gehienak euskarari buruz edo nawaterari buruz.

Herri eta hizkuntza txiki, baztertu, minorizatu eta zapalduen askatasuna, garapena eta eskubide guztiak defendatzeko, eta batez ere berauen berri emateko, ahaleginak egin eta egingo ditut neure bizitzan zehar, ditudan baliabideekin, eta Wikipedian ere horixe egiteko asmoarekin nator.

Zer egiten dudan aldatu

Hizkuntzalaria naiz formazioz eta izatez. Gainera, esperientzia ugari daukat hizkuntz irakasle eta itzultzaile bezala. Nire kontura lan egiten dut eta une honetan ez nago erakunde akademiko batean.

Zer interesatzen zaidan aldatu

Nire interesguneen artean, hizkuntzen ikerketa eta hizkuntzen irakaskuntza dira aipatzekoak, eta nire lan askoren enfokea, modu batean edo bestean, munduko hizkuntza txiki, minorizatu edo arriskupekoak ezagutu, landu eta babesteko ahaleginetan zentratu da.

Zein hizkuntza dakizkidan aldatu

Hainbat hizkuntzari buruz ikasteko aukerak izan ditut; gainera, haietako batzuk neurriren batean praktikan ere menderatzea lortu dut, zein bere heinean noski, hala nola...

  • This user is a native speaker of English. (en)
  • El nivel de este usuario corresponde al de un hablante casi nativo del español. (es-4)
  • Erabiltzaile honek maila ona du euskaraz. (eu-4)
  • Aquest usuari pot contribuir amb un nivell avançat de català. (ca-3)
  • Fe all y defnyddiwr hwn gyfrannu ar lefel uwchraddol y Gymraeg. (cy-3)
  • Este usuario pode contribuir cun nivel avanzado de galego. (gl-3)
  • Cet utilisateur peut contribuer avec un niveau moyen en français. (fr-2)
  • Dieser Benutzer hat grundlegende Deutschkenntnisse. (de-1)
  • Hiki mea ‘akahi akahi ke hā‘awi ‘ōlelo Hawai‘i. (haw-1)
  • דער באַניצער האָט תּוך־ידיעה פֿון ייִדיש (yi-1) (yidish)
  • Naja niweli nitaketza wan nitawawasua tik Nawat ipal Kushkatan. (Nawat, Ertamerikako pipilen hizkuntza, ppl)

--A R King 21:52, 14 Iraila 2006 (UTC)