Lankide:9-nahia.alday-6533/Proba orria

Kirsty Coventry aldatu

Kirsty Coventry (1983ko irailaren 16an, Harare, Zimbabuen jaio zan) Zimbabuko igerilaria da, eta zazpi domina olinpiko irabazi ditu, urrezko bi barne, 2004ko Atenasko eta 2008ko Pekingo Jokoen artean. Gaur egungo Gazteria, Kirol, Arte eta Aisialdiko ministroa da Zimbabweko Kabinetean[1], 2018ko irailetik aurrera. Zimbabweko politika bat da, igerilari olinpiko ohia, munduko errekorra duena, eta kondekoratuena. Afrikako atleta olinpikoa. Nazioarteko Batzorde Olinpikoko (NOB) kidea da, eta, 2018. urtearen hasieran, NOBeko Atleten Batzordeko presidente hautatu zuten, mundu osoko atleta olinpiko guztiak ordezkatzen dituen organismokoa.

Biografia aldatu

 
Kirsty Coventry

Kirstyren ezkontidea Tyrone Seward da eta bion artean seme-alaba bat daukie. 16 urte besterik ez zituela, 2000ko Sydneyko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, eta Zimbabweko lehen igerilaria izan zen finalerdietara iristen (bizkarreko 100 metrotan). Lortutako emaitzengatik, igeriketarako beka oso bat jaso zuen Auburneko Unibertsitaterako (Estatu Batuak). Bertan, txapelketa nazionala hiru aldiz irabazi zuen unibertsitate-taldeko kide izan zen[2], kapitain gisa 2004-2005 aldian, eta Urteko Igerilari izendatu zuen 2005ean Unibertsitate Kirolen Elkarte Nazionalak (NCAA). 2018. urtearen hasieran, NOBeko Atleten Batzordeko presidente hautatu zuten, mundu osoko atleta olinpiko guztiak ordezkatzen dituen organismokoa. Alabamako (AEB) Auburn Unibertsitatean ikasi eta lehiatu eban eta hainbat unibertsitate-txapelketa irabazi dituenagaz. 1,76 m neurtzen dau eta 60 kg pisatzen dau. 2000. urtean, bigarren hezkuntzako ikaslea zela, Sydneyko Joko Olinpikoetan bizkar estiloko 100 metroetan finalerdietara iritsi zan. Horri esker, urteko kirolari izendatu zuten Zimbabwen. Zazpi aldiz aukeratu zuten urteko igerilari afrikar onena. Saria hamar aldiz bakarrik eman da, hau da, 3 Sarai barne beste guztiak berak irabazi dauz.Zimbabweko historiako lehen domina olinpikoak dira 24 urteren ondoren, eta heroina bat bezala hartu zuten itzulita.[3][2]

Lorpenak aldatu

-2004ko Atenasko Joko Olinpikoetan 200 m. bizkarreko urrezko domina (2: 09,19), 100 m. bizkarreko zilarra (1: 00,50) eta 200 m. estiloetako brontzea (2: 12,72) lortu zituen. Zimbabweko historiako lehen domina olinpikoak dira 24 urteren ondoren, eta heroia bat bezala hartu zuten bueltan.

-2005eko Montrealgo Munduko Txapelketetan urrezko bi domina irabazi zituen, 100 eta 200 m. bizkarraldean (1: 00,24 eta 2: 08,52) eta zilarrezko bi domina, 200 eta 400 m. estiloetan (2: 10,41 eta 4: 36,07).

-2007an Melbournen Munduko Txapelketetan parte hartze apala izan zuen, 200m estilotan (2: 10.76) eta 200m bizkarrean (2: 07.54) bi plata lortuz. Urte berean, Coventry Afrikako Jokoetan nagusitu zen, urrea zazpi probatan eta zilarra hirutan irabaziz.

-2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko 1 eta zilarrezko hiru domina irabazi zituen (400 m bakarka, 100 m bizkarrean eta 200 m bakarka) eta hiru probetan munduko errekorrak hautsi zituen. 400 metroko banakako proban 4: 29.89 lortu zituen (errekorra 4: 31.12 zen), baina Stephanie Rice australiarrak irabazi zuen. 100 metroko finalerdian 58,77 segundoko munduko errekor berria ezarri zuen, baina finalean Natalie Coughlinek (AEB) irabazi zuen. 200 metroko banakako proban 2: 08.59 lortu zuen, munduko errekorreko 2: 08.92ko marka gaindituz, baina markarik onena Stephanie Ricerena izan zen.

200 metroetan, bizkarrak beste munduko errekor bat hautsi zuen 2: 00.91ko denborarekin, eta, azkenik, beste munduko errekor bat lortu zuen 200m estiloan, 2: 06.13rekin. Guztira, urrezko 4 domina eta brontzezko bat eskuratu zituen. Horregatik guztiagatik izendatu dute Munduko Txapelketetan FINA txapelketako igerilari onena.

Bitxikeriak aldatu

-2018ko irailean, bere herrialdeko Kirol ministro izendatu zuten, eta kabinete horretako ministerio bat bete zuen pertsona zuri bakarra izan zen.

-Bederatzi urterekin, telebista bidez ikusi zituen konpetentziak, eta harrituta geratu zen. Harrezkero, atleta olinpiko bihurtzeko erabakia hartu zuen, eta aitari esan zion Joko Olinpiko batzuetan parte hartu eta urrezko domina bat irabazi nahi zuela.[4]

-Zimbabwen "THE GOLDEN GIRL" izenagaz ezagutzen deutsie. -Coventryk, gainera, 21 domina ditu All Africa Games taldean eta zazpi domina olinpikoak, urrezko bi, zilarrezko lau eta brontzezko bat, Atenas 2004 eta Beijing 2008 artean irabazi zuena. Zimbabweko atleta honek igeriketatik erretiratu zen 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren.

Erreferentziak aldatu

  1. «UPDATED: ED names 20-member cabinet | ZBC News Online» web.archive.org 2018-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. a b (Gaztelaniaz) Kirsty Coventry. 2022-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. (Gaztelaniaz) Kirsty Coventry. 2022-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. «» Mujeres del Olimpo: Kirsty Coventry» lideresmexicanos.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).