Lander Beloki Mendizabal

Lander Beloki Mendizabal (Zaldibia, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 5a), gaur egun Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa da.

Lander Beloki Mendizabal
Bizitza
JaiotzaZaldibia1971ko martxoaren 5a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea

Bibliografia aldatu

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Dekanoa dena, Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa eta Ekonomia Zientziak ikasi zuen. Urte batzuk aurrerago, “Mikroeconomia, antolaketa industrial” tesia defenditu eta arloan espezializatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean, horrela lortu zuen enpresa eta ekonomia zientzietan doktore izatea. Doktoretza amaitzerakoan, 1998tik 1999ra irakasle bezala hasi zen lanean Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatu departamentuan. 1999tik 2005era, Mondragon Unibertsitatean Enpresagintza Fakultateko ekonomia irakaslea eta enpresa gestioko dekanorde postua lortu zuen 2005erarte. 2005etik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako fakultateko dekano postua, MU Enpresagintza S.Coop zuzendari postua eta MIK S.Coop ikerketa alorreko zuzendari postua lortu zuen. Gainera, Mondragon unibertsitateko zuzendari batzordeko kidea da ere.[1]

Informazio gehigarria aldatu

  • Erakunde ezberdinek antolatutako ekintzetan parte hartu du:
  • 2001etik 2005era, Ekonomikoen Euskal Elkargoko Gipuzkoako Gobernu Batzordeko kidea.
  • 2006tik Euskaliteko Ebaluazio klubeko taldekidea.
  • 2008tik 2009ra Innobasqeko Kontseilu Exekutiboko kidea.
  • 2009tik 2012ra Uztailera Eusko Ikaskuntza kontseilu exekutibo eta iraunkorreko kide.
  • 2012eko Ekainetik Eroskiko Kontseilu Errektoreko kide.[2]
  • 2014ko Abendutik, Euskal Ekonomia eta Kontseilu sozialeko kide aditua.
  • Mondragon Unibertsitateko ordezkaria Berrikuntza Euskal Agentzian (Innobasque)
  • Gai ekonomiko eta enpresarialen kolaboratzailea Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Euskal Telebistan.

Erreferentziak aldatu