Landare segetal

Soroetan hazten diren basalandare edo belar txarrak

Landare segetalak[1], halaber sorotarrak[2] edo mesikolak, batez ere zereal soroetan hazten diren basalandare edo belar txarrak dira. Barreiaketa gaitasun, iraunkortasun eta lehiakortasun handia dute ezaugarri[2].

Nabar-loreak (Centaurea cyanus) galsoro batean.

Landare segetalak aspalditik izan dira zereal-alorrekin batera, eta horiek bezala, jatorri mediterraneokoak eta Ekialde Hurbilekoak dira, baina halaber Europa Ekialdeko estepetakoak. Bizikorrak edo urterokoak, laborantzari bizirauteko eta nekazarien arduraz baliatzeko egokituta daude. Horien artean daude mitxoletak, beltxatak eta nabar-loreak. Landare segetalak ez dira landare kaltegarriak bakarrik, gizakientzako erabilgarriak ere badira. Hala ere, azken urteotan, nekazaritza intentsiboa eta herbizidak direla-eta, geroz-eta urriagoak dira soroetan. Horregatik, segetal batzuk, landare mehatxatuen zerrenda gorrietan agertzen dira.

Oro har, segetalen erabilerak honakoak izan ahal dira: apaingarria, albaitaritzan, sendagaia, elikadura, koloratzailea, bazka, oleaginosoa, eztigilea edo bizigarria[3].

Espezieak aldatu

Kardabera[2] (Sonchus oleraceus), ezkerte zuria[2], kardua[2] (Cirsium arvense), amarantoa[2], mitxoleta, sabia[2], txikoria-belarra (Taraxacum officinale), zorna-belarra (Senecio vulgaris), idi-begia (Anacyclus clavatus), garikota (Silene vulgaris)...

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm (kontsulta: 2021-5-12)
  2. a b c d e f g Javier Peralta de Andrés, Mercedes Royuela Hernando. (2018). Nafarroako landare sorotarrak. NUP ISBN 978-84-9769-317-2..
  3. (Frantsesez) (PDF) Annexe 2 - caractéristiques biologiques et écologiques de la liste nationale des messicoles. , 19-32 or. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu