Beltxata

Kariofilazeoen familiako landare belarkara, lerro-formako hosto zorrotzak eta pedunkulu luzeak dituzten lore bakarti, gorrixka eta handiak dituena. Bide-ertz, soro eta leku etzeetan hazten da

Beltxata (Agrostemma githago) Caryophyllales ordenako landare belarkara da, lore arrosekoa, Europako bide ertzetan eta galsoroetan hazten dena.

Beltxata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaCaryophyllaceae
GeneroaAgrostemma
Espeziea Agrostemma githago

Euskaraz Beltxata, Beltxanburu,[1] Albetxe[1] eta Beltxabi izenak ditu.

Izen binomiala Agrostemma githago da. Agrostemma grezierazko αγρος, "soro" eta στεμμα, "koroa" itzetik dator, hau da, "soroetako koroa". Githago hebreerazko khitah, "gari" itzetik letorke.

Ezaugarriak

aldatu
 
Lorea.

Nahiko landare handia da (1m), lantza itxurako hosto luzeekin.

Loreak arrosak edo zuriak dira, sepalo hostokarakoak, 25-50mm zabal. Udan loratzen da, maiatza eta iraila artean

Propietateak

aldatu

Beltxata landare toxikoa da, diuretikoa. Haziak espektoratzaileak dira, baina gehiegi hartzean gastroenteritisaren sintoma bertsuak eragiten ditu. Dosi handitan heriotza eragin dezake.

Hauek dira dituen printzipio aktiboak: gitagina, saponina, glukosidoak.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b UZEI

Ikus, gainera

aldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beltxata