Greziar mitologian, Ladon (antzinako grezieraz: Δρακον ΛάδωνDrakon Ladôn), ehun buru zituen herensuge bat zen, buru horietako bakoitzak, hizkuntza ezberdin bat hitz egiten zuelarik. Hesperideen lorategia zaintzen zuen, eta, ondorioz, Hesperideen Herensugea bezala ere ezagutzen zen. Fortzis eta Zeto edo Tifon eta Ekidnaren semea zen, bertsioaren arabera.

Ladon Herensugea
Ezaugarriak
Sexuaarra
Familia
AitaFortzis eta Tifon
AmaZeto eta Ekidna
Seme-alabakMetope

Herak, Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak zaintzeko bidali zuen, eta Heraklesek, bere hamabi lanetako batean, hil egin zuen. Bere zerbitzu leialengatik esker on bezala, Herak, herensugearen hondarrak zerura igo zituen, non, ordutik, Drako konstelazioa eratzen duen.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.