Greziar mitologian, Dafne, driade bat zen (zuhaitzetako lamia), Ladon ibai jainkoa Arkadiakoa Gearekin edo Tesaliako Peneo ibai jainkoaren Kreusarekin, uretako lamia bat, nor Gearen apaiz anderea ere bazen.

Dafne
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
OgibideaEhiztaria
Familia
AitaPeneus (en) Itzuli, Ladon (en) Itzuli eta Amyclas of Sparta (en) Itzuli
AmaGaia eta Creusa (en) Itzuli

Apolo Dafneri jarraika joan zen, Erosek, urrezko gezi bat bota baitzion Dafnetaz maitemintzeko, maitasunaren jainkoa, oso jeloskor baitzegoen, eguzkiaren jainkoa txantxetan ibili baitzen Erosek arkulari bezala zuen abileziari buruz. Gainera, Apolok, Erosen kantuak gogaitu egiten zuela esaten zuen. Baina Erosek, onarpen eza sentiarazten zuen berunezko muturdun gezi bat bota zion Dafneri, eta hau, Apologandik ihesi joan zen. Jazarpen honetan, lamiak, Peneo ibai jainkoari laguntza eskatu zion, nork, bere alaba, erramu zuhaitz bihurtu zuen. Une horretatik aurrera, Apolorentzat, erramua landare sakratu bihurtu zen.

Beranduagoko erreferentziak aldatu

  • Daphne: Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarrak, mito hau oinarri hartuta idatzi zuen opera.
  • Dafne: Jacopo Perik 1597an idatzitako opera baten izenburua da, egun, galduta dagoena, eta historiako lehen operatzat jotzen dena.
  • Daphne, zuhaixka erako landareek osatutako landare genero bat da. Horien artean dago Daphne laureola espeziea, erramua, alegia.
  • Daphne Descends Smashing Pumpkins musika taldearen Adore kantu bildumako kantu baten izenburua da.

Iturriak aldatu


Kanpo estekak aldatu