Lactarius fulvissimus

Lactarius fulvissimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kozinatzeko kalitate txarra, zapore mikatza.

Lactarius fulvissimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius fulvissimus
Romagn., 1954

Sinonimoak: Lactarius ichoratus, Lactarius subsericatus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-deprimitua, eremu zirkularrekin edo ez, gorri-laranja kolorekoa edo arre-gorrixka ertz horixkarekin edo argiagoarekin.

Orriak: Hasieran argiak, gero krema-haragi kolorekoak, zikindu samarrak.

Hanka: Zimurtsua, kapela baino argiagoa.

Haragia: Lactarius quietus delakoaren usain arin bat du. Zapore ia gozoa edo mikatza, esne zuria eta ugari, zapi batean, mantso-mantso sufre-hori kolore bizia hartzen du.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Ichoratus epitetoa grekotik dator, odolaren zati urtsua, serum, esan nahi duen, "ichor" hitzetik. Latex urtsua duelako

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Forma tipoa koniferoetan ateratzen da, Lactarius fulvissimus delakoarenen esnea ez da kolorez aldatzen, inoiz ez sufre-horia.

Sasoia eta lekua aldatu

Nahiko ohikoa udazkenean hostozabalen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Uzbekistan, Iran.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 530 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 321 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu