Lactarius hysginus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da ona sukalderako.

Lactarius hysginus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius hysginus
Fr., 1838

Sinonimoak: Lactarius curtus, Lactifluus curtus. Lactifluus hysginus, Agaricus hysginus, Galorrheus hysginus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 8 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, erdigune deprimitua. Azal likatsua, laukiekin, gorri ilun kolorekoa edo ardo kolorekoa, zaintxo erradialez egindako sarearekin.

Orriak: Estu, hauskorrak, kolore argikoak, zuri-krema-horixka kolorekoak.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, laburra, oinarrirantz estutua, pruinaduna eta itsaskorra, marroi-krema koloretik marroi-gorrixkara doana. Latex zuria, ebakitzean ez da kolorez aldatzen (potasarekin horira erreakzionatzen du), zapore akre bizikoa.

Haragia: Zurixka, lurrin usain desatseginekoa eta gaztetan zapore leuna izaten du, baina pikantea bihurtzen da. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius trivialis delakoarekin nahas daiteke, honek kapela handiagoa izaten du eta urkien eta koniferoen azpian ateratzen da. Lactarius uvidus espezieak latex morea du. Lactarius musteus-ak hori-berdexkara jotzen duen latex zuria. Lactarius necator-ak azala ez du hain likatsua, kolore desberdinekoa da, eta gris-berdexka koloreko latexa du. Lactarius hysginus, autoreren batek beste espezie bat dela dio, sulfato ferroso-agatik berdexkagoa delako.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Bakarrik edo taldean. Hostozabalen eta koniferoen baso mistoetan. Hezeguneak dituzten inguruetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Europa, Japonia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Lactarius hysginus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu