Ireki menu nagusia

La Pamplonesa (musika banda)

La Pamplonesa musika banda» orritik birbideratua)
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «La Pamplonesa (argipena)»
La Pamplonesa, Iruñeko kaleetan.
La Pamplonesa Iruñeko erraldoiekin.

La Pamplonesa (euskaraz: «Iruindarra») Iruñeko (Nafarroa Garaia) musika banda bat da, hiriko zaharrenetariko bat, 1919. urtean sortua. Haren presentzia nabarmena da Iruñeko festa askotan, besteak beste, Sanferminetan. Urtean zehar ere, bestetik, kontzertu ugari eskaintzen ditu.

AurrekariakAldatu

La Pamplonesa musika banda eratu aurretik, hiru musika banda militar ziren Iruñean:

  • 18. Almansa Erregimentuko musika banda,
  • 14. America Erregimentuko musika banda eta
  • 29. Constitución Erregimentuko musika banda.

Hirurek, ekimen ezberdinetan parte hartzen zuten, tartean Sanferminetan.

Silvanio Cervantes, bestetik, 14. America Erregimentuko kidea, hamalau eta hamabortz urte bitarteko hogeita bortz gaztek osatutako musika banda bat sortu zuen; “Los Exploradores” Musika Banda izendatu zioten. Alta, 1917.urtearen inguruan desagertu zen, Iruñeko herritarrek ez baitzuten nahi militarrek gidatutako banda bat. Iruñeak, zibilek osatutako banda bat nahi baitzuen.[1]

HistoriaAldatu

1919. urtean, Silvanio Cervantesek, Manuel Zugarrondok eta Vicente Sádabak Iruñeko Udalari proposatu zioten banda bat sortzea, Los Exploradores taldeko partaideak izandako musikariekin eta hiriko beste musikari batzuekin. Udalak proposamena onartu zuen, eta Vínculo plazan zegoen Musika Ikastetxeko gela bat eskaini zien. Dena dela, lokalarekin arazoak sortu ziren, eta azkenean, musikarien protesta batzuk gertatu ondoren, beste lokal bat eskaini zitzaien. 1919ko irailaren 24an, lehendabiziko junta eratu zen pertsona hauek osatuta: Vicente Sádaba, lehendakaria, Manuel Zugarrondo, lehendakariordea, eta Silvanio Cervantes zuzendaria. Taldeari, “La Pamplonesa” Iruñeko Musika Banda deitzea erabaki zen eta 37 musikariz osaturik zegoen. Lehenbiziko emanaldia, urriaren 11n izan zen. 1920tik aurrera taldeak Iruñeako Udalaren diru-laguntza izan zuen. Dena dela, hiru urte igaro behar ziren bandaren kideek lehenengo soldatak jasotzeko.

1925an Manuel Turrillas maisua bandan sartu zen eta taldearen partaide garrantzitsua bihurtu zen. Turrillasek garantzi handia izan du Iruñeako musika herrikoian: berak idatzi zituen Sanferminetako musika gehienak eta Osasuna futbol klubaren ereserkia.

Juntaren buruak, Vicente Sádabak, aurkeztu zuen. Ondoren, 1942 arte, Manuel Zugarrondo izan zen La Pamplonesaren presidentea. 1942an Udaletxeak berak hartu zuen bere gain Pamplonesaren ardura. 1987. urtean Pamplonesa, bere hasierako izpirituari helduz, Kultur Elkartea bihurtu zen. Orduan, “La Pamplonesa” Musika Banda Kultur Elkarteak eta Iruñeko Udaletxeak elkarren arteko harremanak arautzen dituen 30 urteko komenioa sinatu zuten.[2]

2019an musika taldearen ehun urtemuga ospatu zen eta, beste ekitaldien artean, erakusketa bat antolatu zen. Bertan, beste objektuen artean, Udalak 75. urtemugan emandako hiriaren Urrezko Domina erakusten zen. Maiatzaren lauean. larunbata, aipatutako domina eta beste objektu bat lapurtuak izan ziren. Nahiz eta izen hori izan Domina ez zen urrezkoa eta bere balorea batez ere sinbolikoa zen.[3]

Festak eta ekimenakAldatu

Lehenengo unetik taldeak hiriko eta hiri inguruko ekimen eta festetan parte hartu du. Hauek dira batzuk:

Corpus Christiren polemikaAldatu

Larogei hamarkadan La Pamplonesa Corpus Christiren prozesioan hasi zen ateratzen. 2018an, ordea, Iruñeako Udalak, ezkerreko botoekin, parte hartze hori bertan behera uztea erabaki zuen. Udalaren iritziz, festa erlijiosoa da eta erakunde publikoek ez dutela horietan parte hartu behar. Eskuineko indarren erantzuna bortitza izan zen.[4]

DiskografiaAldatu

Grabazio askotan lagundu du La Pamplonesa taldeak. Bestetik diskografia propio aberatsa du.[5]

  • 2008-2009: Reminiscencias. Zuzendaria: Josep Vicent Egea
  • 2007: La banda sonora de la fiesta. Zuzendaria: Josep Vicent Egea
  • 2005: Pasodobles del maestro Turrillas. Zuzendaria: Josep Vicent Egea
  • 2005: Música de las peñas sanfermineras. Zuzendaria: Josep Vicent Egea
  • 1997: San Férmico. Zuzendaria: Josep Vicent Egea
  • 1999: Julián Romanos cien años. Zuzendaria: Ricardo García Cerdá
  • 1996: La Pamplonesa V.2. Zuzendaria: Ricardo García Cerdá
  • 1990: La Pamplonesa V.1. Zuzendaria: Ricardo García Cerdá
  • 1990: Iruñeko Udaleko musikariak. Zuzendaria:
  • 1962: La feria del toro. Zuzendaria: Saturnino Sorbet

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu