La Monjíako monasterio eta baseliza

La Monjíako monasterioa (gaztelaniaz "Monasterio de La Monjía"), Espainiako Soriako probintziako Fuentetoba herrian, Golmayoko udaletxean, dagoen monasterio gotortua da. Soria hiriburutik hamar kilometrotara dago. Inguruko natura interesgarria da: bertan Golmayo ibaia jaiotzen da eta monasterio Pico Frentes mendiaren maldan dago. Multzo arkitektonikoaren estilo nagusia erromanikoa da baina badaude ere elementu gotikoak. 1882an Monumentu Nazionala deklaratua izan zen.

La Monjíako monasterio eta baseliza
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
UdalerriaGolmayo
Koordenatuak41°46′55″N 2°34′02″W / 41.782067°N 2.567111°W / 41.782067; -2.567111
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
arkitektura gotikoa
Ondarea

Historia

aldatu

Monasterioaren jatorria Valvanera komentutik joandako Beneditarren estutasun bolada batean dago zeren eta abereentzat larreak eta janaria behar baitzuten. 1593an Miguel Martelek monasterioari buruz idatzi zuen.

1861an, Eduardo Saavedrak, Historiaren Errege Akademiaren akademikoak, «Descripción de la Vía Romana de Uxama a Augustóbriga» liburuan, monasterioaren kaperaren garrantzia azaldu zuen, Soriako monumentu zaharrena bezala aipatuz alegia. Haren hitzetan, kapera Erdi Arokoa zen, XI. mendekoa, eta monasterioa XVI. mendean gotortu egin zen. Monasterioa idatziz 1507ko urriaren 12an beneditarren eskuetara pasa zen baina, ondoren, Solier leinura eta, azkenik, Castejoneko kondeen eskuetara; azken hauek gotortu zuen haren eskuetara igaro zenean, XVI. mendean zehar.

 
Monasteriotik ikuspegia

Deskribapena

aldatu

Eliza XI. mendekoa da, erromaniko estilokoa. Fatxadak hiru erdi puntuko arku kontzentrikoak erakusten ditu. Arkibolten molduretan eta kapitel konikoetan ez daude apaingarriak. Absideko arku zorrotzean estilo bera errepikatzen da. Kaperan Fuentetobako patroia den Valvanerako Andra Mariaren irudia gurtzen da.

Goian aipatu denez, XVI. mendean monasterioa gotortua izan zen. Harresian patio batera ematen duen atea dago eta bertan animalientzako abeltegiak zeuden. Monasterioan, bestetik, haziak gordetzeko beheko solairua zegoen eta, bigarren solairu bat, hau monjeen alojamendurako.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Monjíako monasterio eta baseliza