La Granja Kafetegia
La Granja kafetegia Bilboko kafetegi ezaguna eta enblematikoa zen. 1926ko uztailaren 31n inauguratu zuten, "Frantziako kafe handien tankerara". Urtean zehar aktibitate ugari antolatzen zituen. Zabalik 90 urte eman ostean 2017ko otsailean ezustean itxi zuten Helvetia Seguros konpainiak inbertsio funts bati saldu baitzion eraikina, 7,5 milioi euroren truke[1].
La Granja Kafetegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1926 |
Arkitektura | |
Barrutik guztiz zahar-berritu eta gero, hotel batean bilakatu zen[2].
Historia
aldatuBilbo erdigunean kokatuta, haren fatxada nagusiak Plaza Biribilera ematen du, beste aldea Ledesma kalean irekitzen da. Lozano familiak egina, 1926ko uztailaren 31an ireki zen, San Inazio egunean alegia.
Estilo aldetik Pariseko kafetegi handien moduan prestatu zen: zabaleko handia, 325 metro, eta sabai altuez, 4,40 metro. Barrukaldea dotorea da, bereziki haren zurezko barra handia eta burni forjatuzko zutabeak. Lanparak art nouveau estilokoak dira, bestetik. Lanpara horiek Sevillatik ekarri zituzten, hango Lope de Vega antzokitik.
Ikus, baita ere
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): La Granjaren webgune ofiziala.