Harrotasunaren bandera inklusiboa

Harrotasunaren bandera inklusiboa edo Progress Pride bandera LGBT banderaren aldagai bat da, 2018an sortua, zenbait komunitateren inklusioa adierazi nahi duena.

Harrotasunaren bandera inklusiboa
harrotasunaren bandera
Fabrikazioa
DiseinatzaileaDaniel Quasar (en) Itzuli
Historia
Sorrera2018ko ekaina
Osagaiakhorizontal stripe (en) Itzuli (6a)
Intersexualitatearen ikurrak gehitzen dituen bandera, 2021ekoa.

Sorrera eta garapena aldatu

2018ko ekainean, Daniel Quasar diseinatzaileak sortu zuen Trans harrotasunaren banderako elementuak barne hartuz, inklusioa eta aurrerabidea (progress) kontzeptuak azpìmarratzeko. Banderaren diseinua azkar hedatu zen sare sozialetan Progress Pride Flag izenarekin ingelesez. Sei marrako ostadarraren diseinua oinarri gisa mantentzen den bitartean, aurrerabidea adierazten duen hiruki forma bat ageri da ezkerretik aurrerantz, beltz, marroi, urdin, arrosa, eta zuria batuz. Trans pertsonez gain bereziki pertsona beltz edo arrazializatuak ere sartu nahi izan zituen kontzeptuan diseinatzaileak. Egileak aurreranzko seinale gisa bideratu zuen hirukia, baina banderaren ertzean kokatu ere bai, aurrerabide hori egin egin behar delako oraindik[1].

Bandera honek zenbait aldagai izan ditu harrezkero, ezagunena agian bloke hori bat eta zirkulu morea gehitzen duena: intersexualitatearen banderaren ikurraren gehiketa hau Valentino Vecchiettik sortu zuen 2021ean Erresuma Batuko Intersex Equiality Rights erakundearekin elkarlanean[2].

 
Mikel Martin euskal LGTBI ekintzaila, trans eskubideen aldeko 2022ko protesta batean Donostian.

Erreferentziak aldatu

  1. «Beyond The Rainbow» www.uclansu.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  2. gaztezulo. «HARROTASUNAREN BANDERA BERRITU EGIN DA INKLUSIBOAGOA IZATEKO» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).

Kanpo estekak aldatu