Kurtzero

Muxikako auzoa

Kurtzero (EODAren arabera[1]) edo Kurtzeroa (-a artikuluarekin jokatua, bertakoen ahoskeran[2][3]), Muxikako auzoa da, Gernikatik gertu BI-635 errepidearen ondoan.

Kurtzero
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°17′22″N 2°41′23″W / 43.28954679°N 2.68966007°W / 43.28954679; -2.68966007
Map
Demografia

Deskribapena

aldatu

Gurutzebide izaeratik hartzen du izena tokiak, Muxika ipar-hego ardatzean mozten duen bideek eta mendebalderantz (Morgarantz, Ugarte herrigunetik pasatuta) doan bidearen gurutzebidea delako bertan. Oion-Bermeo ardoaren bidea da mendebaldera zuzentzen den hortik: garai batean Oion eta Bermeo ardo eta arrainaren merkataritzak lotzen zituen. Arabatik ardoa ekartzen zen Bizkaiko kostara eta bueltan arraina eramaten zuten haruntza. Bide horrek leku estrategikoa zuen garai hartan Muxikan.

Inguruko auzoa 20. mendean zehar Vista Alegre izenez ezagunagoa zen, Kurtzero gurutzebidea propio zelarik[2].

Etxebizitza multzo berriak (20. eta 21. mendekoak), herriko ikastetxea (Urretxindorra Herri Eskola), zerbitzu publiko batzuk (udal liburutegia, adibidez) eta merkataritza gehientsuen duen Muxikako auzoa da 21. mendean, baina baserriak ere baditu. Bertan dago baita ere Euskotren-en E4 lineako Muxikako geltokia.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. a b Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  3. «Alokatutako autoan bertso-saiora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

aldatu