Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Ikasketak Kielgo Unibertsitatean egin zituen. Otto Dielsen ikaslea eta, geroago, lankidea izan zen. 1926an doktoregoa lortu zuen[1]. 1934tik 1936ra, unibertsitate horretako irakaslea izan zen. 1936tik 1940ra, IG Farbenentzat lan egin zuen. 1940tik 1958ra, Koloniako Unibertsitateko irakasle eta administrari izan zen. 1950eko Kimikako Nobel saria jaso zuen, Otto Dielsekin erdibana, Diels-Alder erreakzioa edo sintesi dienikoa izeneko metodoa garatzeagatik.

ErreferentziakAldatu

  1. Kurt Alder Nobelprice.org

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Alder