Kuraia (diskoa)
Kuraia, Kuraia taldearen estudioko lehen diskoa da, Mikel Kazalisen Zarauzko Fidelenea estudioetan grabatua, 2001eko urrian. Karlos Osinaga izan zen teknikaria. Hala ere, Kaki Arkarazoren Garate Estudioetan ekoitzi zuten, Haritz Harreguyren laguntzaz.
Kuraia | |
---|---|
Kuraia taldearen Rock, Punk, Hardcore | |
Argitaratze data | 2001eko Abenduaren 22a |
Grabazioa | 2001eko Urria |
Iraupena | 47:30 |
Diskoetxea | Metak |
Fernando Sapok, nahiz eta Zaragozakoa izan, diskoko kantu guztiak euskaraz abestu zituen, salbu eta Infierno (gaztelaniaz) eta Güello gorria (aragoieraz).
Abestien zerrenda
aldatu- Ni ere
- Bizi gera
- Kea
- Biluztu
- Marketing
- Güello gorria
- Ezin gelditu
- Bidaiatzen
- Uhin banpiroak
- Infierno
- Egunsentian
Taldekideak
aldatu- Fernando Sapo: ahotsa
- Joseba Ponce: gitarra
- Mikel Kazalis: baxua
- Galder Izagirre: bateria