Karlos Osinaga

musikaria

Karlos Osinaga (Mosku-Irun, Gipuzkoa, 1972 - ), goitizenez Txap, abeslari eta musikari euskalduna da. Soinu teknikari eta produkzio lanak ere egiten ditu hainbat talderentzat.

Karlos Osinaga

Bizitza
JaiotzaIrun, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
KidetzaLisabö
Kashbad

1998tik Lisabö taldeko gitarra eta ahotsa da. Aurretik Zorrotz eta Kashbad taldeetan aritutakoa. Bidehuts kolektiboko kidea da.

'Moskuko urrea' (Kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993)' izeneko liburuan ageri diren elkarrizketatuetako bat da Osinaga. Juanma Sarasola kazetari irundarrak idatzitako liburu horretako pasarte hau nabarmendu du soziolinguistikaz ari den Txerra Rodriguez blogariak, 'Rocka eta euskara' izenburupean ekarrita:

“Batzuk ez ginen euskaldunak, eta euskaldunberri bihurtu ginen, eta horretara iristeko erabat inportantea izan zen musikak emandako bultzada eta musikak irakatsitakoa. Ez dut uste kasu bakarra izango denik, eta niretzat hori beti izan da herriak eta euskarak rockari eskertu behar dioten gauza bat. Rocka kasu askotan izan baita tresnarik perfektoena euskara zabaldu eta ezagutarazteko”.[1]

Lanak aldatu

Soinu teknikari eta ekoizpen lanak aldatu

Musikari lanak (ahotsa, baxua eta gitarra) aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu