Kumuluninboak (latinetik: cumulus, "pila", eta nimbus, "euria") oso garapen bertikal handia duten ekaitz hodeiak dira. Oinarria 2.000 metrotik behera izaten da eta gainaldea 15 edo 20 kmko altitudean egon daiteke. Oinarri iluna daukate eta erauntsi mardulak, maiz kazkabarrarekin, eta ekaitz elektrikoak eragiten dituzte.

Kumuluninbo
Núvols cúmulus
Kumuluninboa Oklahoman. Euri-jasa eskuinean.
Altitudea: 600 m eta 15 km artean
Prezipitazioa: Erauntsi handiak, batzuetan kazkabarra.
Laburdura: Cb
Ikurra: Calvus
Capillatus

Gainaldeak duen itxuraren arabera, bi kumuluninbo mota bereizten ahal dira:

  • Calvus: Gainalde leun eta biribilkara.
  • Capillatus: Gainaldea zirruen antzekoa, haritsua edo ildoxkatua (adats zuri nahasia bezalakoa), askotan ingude formakoa (incus).

Sorrera

aldatu
 
Kumuluninboa Herbehereetako Enschede hiriaren gainean.

Oso azkar eratzen dira kumuluninbioak. Hiru faktore behar dituzte horretarako:

  • Hezetasun handia airean.
  • Aire beroko masa ezegonkorra
  • Goraka azkar igoaraziko duen energia iturria.

Aire masa hotza oso dentsoa da eta ziri baten antzera aire masa beroaren azpian sartzen da erloju-orratzen norantzan. Aire masa beroa aurkako norantzan azkar hasten da igotzen eta airean zegoen hezetasun hori kondentsatu eta ingude itxurako hodei altua eratzen du. Halakoa da hodeiaren lodiera ezen eguzki izpiek ezin baitute zeharkatu eta ondorioz gainaldea zuria ikusten bada ere azpialdea beltza da. Mugimendu azkarraren ondorioz haize bortitza sortzen da eta prezipitazio handiak gertatzen dira. Konbekzioz eraturiko prezipitazioak dira. Prezipitazio hauek latitude bero eta hezeetan gertatzen dira, edo Euskal Herriaren kasuan udako egun beroetan.

Kumuloninboak itsasertzeko mendilerroen ondorioz ere sortzen dira. Prezipitazio orografikoa deritzo. Itsasotik datorren aire masa hezean mendiarekin topo egiten duenean hura salbatzeko gore egin beharrean aurkitzen da eta hodeiak sortzen ditu. Horrela mendiaren haizaldean prezipitazioak izaten dira eta haizebera (beste aldera) iristerakoan hezetasuna galdu duenez ingurune lehorragoa izaten da. Foehn efektua izena ematen zaio.

Prezipitazioak

aldatu

Denbora laburrean sorturiko hodei masa handiak direnez oso ezegonkorrak izaten dira eta ondorioz prezipitazio bortitzak eragiten dituzte. Aire hotz eta lehorarren eta kumuloniboko aire bero eta hezearen arteko haizeen artean karga elektrostatiko handia eratzen da eta tximistak eta trumoiak sortzen dira.

Bestalde altueran oso gora igotzen direnez hezetasuna kondentsatzerakoan izotz bihur daiteke eta ondorioz kazkabarra eragin.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu