Krimeako tartariarren deportazioa
Krimeako tartariarren deportazioa, Krimeako tatareraz Sürgünlik gisa ezagututa, hau da, "erbestea", 1944an egin zen gertaera genozida izan zen. Urte horretan Krimeako tatariarrak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren beste herrialdetara joatera behartuak izan ziren. Hau zuritzeko eman zen argudioa tatariarrak nazien kolaboratzaileak izan zirela Bigarren Mundu Gerran eta Alemaniako armadaren okupazioaren garaian.
Krimeako tartariarren deportazioa | |
---|---|
![]() | |
Mota | kanporatze garbiketa etniko deportazio |
Denbora-tarte | 1944ko maiatzaren 18a - 1944ko maiatzaren 20a |
Kokaleku | Krimea |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Parte-hartzaileak | |
Pertsona hilak | ezezaguna |



Historia
aldatuPopulazioaren deportazioa 1944ko maiatzaren 18an hasi zen Krimeako herri guztietan. Operazioan NKVDren 32.000 agentek hartu zuten parte. Krimeatik 193.865 tartariar kanporatuak izan ziren:
- 151.136 pertsona Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistara.
- 8.597 pertsona Mari El Errepublika Autonomora.
- 4.286 pertsona Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistara.
- 29.486 pertsona Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren oblast desberdinetara.
1944ko maiatza eta azaroa artean Krimeako 10.105 tatariar gozen hil ziren Uzbekistanen, hara eramandako %7a. Hurrengo urte eta erdian zehar, NKVDren arabera, deportatu guztien 30.000 inguru hil ziren; Krimeako tatariarren aldeko aktibisten arabera zifra oraindik altuago izan zen, %46a; aktibista horiek Sürgünlik genozidioaren onarpena aldarrikatzen dute.[1] Dirudienez, gaur egun, %12 edo dira gaurko Krimean tartareraz mintzo direnak, %25 omen ziren 1926an.[2]
1989ko azaroan, perestroika garaian, SESBeko Sobiet Gorenak deportazioa gaitzetsi egin zuen, ekintza ilegala eta kriminala izan zela esanez. 2015ean Ukrainako Verkhovna Radak ere tatariarren deportazioa genozidio ekintza izan zela onartu eta salatu zuen.[3]
Itzulera
aldatuIa mende erdiko deportazioaren ondoren, Asia erdialdetik itzuli ziren tartariarrak Sobietar Batasuna desegin zenean. Tartariarren etxeak, ordurako, ez zeuden hutsik, errusiarrak bizi ziren. «Ez ginen etxeok berreskuratzen saiatu, inoren aurka ez gentozela argi uzteko, eta geure etxe eta etxolak eraiki genituen», dio Mustafa Jemilev Tatariarren Parlamentuko presidenteak. Aitorpen mugatua daukan erakundea da, estatuaren ofizialtasuna dauka, baina ez du inongo lurralderekiko aginterik. «Errusiarren errezeloa handia da, hasieratik argi utzi arren geure herrira gentozela eta ez inor kanporatzera», dio Jemilevek. Borrokak ere izan dira azken urteotan errusiarren eta tartariarren artean. Krimea errepublika autonomoa izanik, bertako agintari errusiarrek sarri oztopatu diete etxeok eraikitzea, eta eraistera ere bidali dituzte hondeamakinak.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.rferl.org/a/1063760.html
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/krimea-beste-etnozidio-baten-historia
- ↑ https://www.swissinfo.ch/spa/ucrania-tártaros_ucrania-pide-reconocer-como-genocidio-la-deportación-de-los-tártaros-crimeos/46628368
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1646/002/001/2012-08-16/odisea-ez-da-amaitu.htm
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Genozidioaren inguruko dokumentuak.
- (Ingelesez):Deportation Of The Crimean Tatars In 1944 bideoa YouTuben.
- Genozidioari buruzko webgunea.
- [1] izeneko abeslari ukrainarra "1944" abestia interpretatzen 2016ko Eurovisionen.