1931-1933ko Sobietar goseteak , Sobietar Batasun eko errepublika guztiak ukitu zituen 1931 eta 1933 urteen artean. Guztira uste da 6 eta 8 milioi bitarteko hildako gertatu zirela. Gertaera izugarri hau isilpean gorde izan da luzaroan Sobiet Batasunaren garaian.
Ibiltari gosetuak Kharkoveko kaleetan 1933an Gosetea SESB 1933an. Beltzez goseteak gogorren jo zotuen lurraldeak. A – Zerealak kontsumitzen duten eskualdeak, B – Zereala ekoizten duten eskualdeak. C – Kosakoen antzinako Don, Kuban eta Terek-eko lurraldeak, C1 – Kosakoen antzinako Uraleko eta Orenburgeko lurraldeak, 1. Kola penintsula , 2. Iparraldeko eskualdea, 3. Karelia , 4. Komien Errepublika , 5. Leningrad oblasta , 6. Ivanovo oblasta , 7. Moskuko oblasta , 8. Nijni Novgorodeko eskualdea, 9. Mendebaldeko Oblasta , 10. Bielorrusia , 11. Erdialdea-Lur Beltzak eskualdea , 12. Ukraina , 13. Volgako eskualdea , 14. Tartaria , 15. Baxkiria , 16. Ural , 17. Volgako eskualdea , 18. Kausaso Iparraldeko Kraia , 19. Georgia , 20. Azerbajan , 21. Armenia . Eragin latzenak pairatu zituzten lurraldeak Ukrainako erdialdea eta ekialdea, Bielorrusiako hegoaldea, Volgako bazterrak, Errusiako lur beltzen eskualdea, Don eta Kubaneko kosakoen lurraldeak, iparraldeko Kaukaso , Kazakhstango iparraldea, Uralaren hegoaldea eta mendebaldeko Siberia izan ziren.[1] .