Kreminnako gudua Errusiaren eta Ukrainaren arteko borroka militar bat izan zen, Ekialdeko Ukrainako Kreminna hiriaren aurkakoa. Gainera, Donbaseko guduan zehar gertatutako lehen gudutzat hartzen da hau.[3] 2022ko apirilaren 18an hasi eta apirilaren 19an, hurrengo egunean, amaitu zen, Errusiak hiri-kontrola bereganatu zuenean.

Kreminnako gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko apirilak 1819
LekuaKreminna, Luhansk Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak49°03′N 38°13′E / 49.05°N 38.22°E / 49.05; 38.22
EgoeraErrusiak irabazi[1]
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
ezezaguna ezezaguna
 Ukrainaren arabera:
>200 zibil hil[2]

Aurrekariak aldatu

Ikus, gainera: «Donbasseko gudua»

Kreminna, 18,000 biztanle dituen hiria, hiri estrategikoa izan da Ukrainako errusiar inbasioaren helburuetarako; izan ere, hiria Kramatorskerako pasabide da, bigarren hiria Kreminnatik ordubetera kokatzen baita, autoz.[4]

Gudua aldatu

Apirilaren 18an, Errusiako Indarrak Kreminnan sartu ziren, eta bertan, SerhiI Haidai-ren arabera, Luhansk Oblasteko Gobernadorea, kale borrokak hasi ziren, hiri-ebakuazioa eragozten zutenak. Hirian tankeak eta beste arma batzuk ere sartu ziren, zibilak, de facto, errusiar tropez inguratuta geratuz.[5] Errusiako Indarrek hiriaren alde guztietatik eraso zuten, hiria inguratuz.[6] Borrokek gau osoan zehar jarraitu zuten, artilleria-tiro gogorrekin hiri-kaleetan zehar. Hurrengo egunean, Errusiako Indarrek udaletxea hartu zuten. Arratsalde hartan, Serhiik jakinarazi zuen gainerako ukrainar tropak hiritik erretiratu zirela, eta, ondorioz, errusiar tropei hiriaren kontrol osoa eman zitzaitela.[1]

Gudu-ostea aldatu

Kreminna izan zen apirilaren 18an Errusiak Donbasseko erasoaldiaren testuinguruan bereganatutako lehen hiria.[4] Gobernadoreak jakinarazi zuenez, 200 zibil hil ziren guduan; halere, adierazi zuenez, gehiago izan zitezkeen ere.[2] Ukrainako funtzionarioek apirilaren 25ean jakinarazi zutenez, Errusiako Indarren kide batzuek Kreminnako udaletxean izandako eztanda batean hil ziren, gas-leherketa baten ondorioz.[7] Hala ere, egun, Errusiako Indarrek hiria kontrolatzen dute.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu