Kramatorsk
Kramatorsk (ukraineraz: Краматорськ; errusieraz: Краматорск) Ukrainaren ekialdeko hiri bat da, Donetskeko oblastekoa. Urak Donets ibaira isurtzen dituen Kazenni Torets ibaiaren ertzean dago. Industria eta ingeniaritza mekanikoa ditu ekonomia jarduera nagusiak.
Kramatorsk Краматорськ Краматорськ | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Ukraina | ||
Oblasta | Donetsk | ||
Alkatea | Oleksandr Honcharenko (en) | ||
Izen ofiziala | Краматорськ | ||
Jatorrizko izena | Краматорськ | ||
Posta kodea | 84300–84390 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°44′21″N 37°35′02″E / 48.7392°N 37.5839°E | ||
Azalera | 117,1 km² | ||
Altuera | 177 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 147.145 (2022ko urtarrilaren 1a) −4.955 (2019) | ||
Dentsitatea | 1.902,08 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1868 | ||
Telefono aurrizkia | 626(4) | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Elektrostal eta Stamford (Connecticut) | ||
Hizkuntza ofiziala | ukrainera | ||
http://www.krm.gov.ua/ |
2014an piztutako Donbasseko gerraren ondorioz, Donetskeko oblasteko hiriburua (Donetsk) errusiazaleen esku dago. Horiek horrela, Kramatorsk da ukrainazaleen Donetskeko oblasteko behin-behineko hiriburua, 2014ko urriaz geroztik.[1]
Ukrainako 2001eko zentsuan jasota dagoenez, Kramatorskek berak 164.700dik gora biztanle ditu; eta haren metropoli eremuak, 197.000 biztanle. Biztanleen % 67,9ren lehen hizkuntza errusiera da; % 31,1rena, ukrainera; % 0,2rena, armeniera; % 0,1rena, bielorrusiera; eta % 0,1rena, erromaniera.[2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Kikhtenko to move Donetsk administration to Kramatorsk and to leave power structures in Mariupol - News of Ukraine, Ukrainian crisis, Politics - mw.ua» web.archive.org 2017-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- ↑ «Население Краматорска продолжает сокращаться. Новости» web.archive.org 2018-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
Kanpo estekak aldatu
- Udalaren webgune ofiziala (Ukraineraz)