Kotoi Merkatarien Atea

Kotoi Merkatarien Atea (arabieraz: باب القطانين‎: / Bāb al-Qaṭṭānīn) Al-Aqsako meskitaren barrutiko ateetako bat da, Jerusalengo hiri zaharreko Tenpluko Mendian. Barrutiko mendebaldeko lautadatik Kotoi Merkatarien Merkatuan sartzeko atea da. Ekialdeko fatxada dotoreagatik nabarmentzen da.

Kotoi Merkatarien Atea
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′41″N 35°14′03″E / 31.77798°N 35.2342°E / 31.77798; 35.2342
Map

Historia aldatu

Tankiz sultan-ordeak gainbegiratuta eraiki zen 1336an, Mamelukeon sultanatoaren garaia an-Nasir Muhammad sultana agintean zela.[1] XIV. mendeko Ibn Fadlallah al-Umari historialariak azaldu zuenez, Tenpluko Mendia azoka eta merkatarien kaleekin lotzea izan zen eraikuntzaren arrazoia.

Deskribapena aldatu

Hamar urrats behera egin behar dira kale lautik atea propio igarotzeko.

Ekialdeko fatxadak konposatuaren barrualdearn esfera laurdeneko ganga dago. Ganga horrek arku leunki zorrotza du, eta ziriharriak ablaq estilo islamikoan daude jarriak, adreilu gorriz eta beixez txandakatuz. Gangak mukarna apaindurako bost lerro ditu halaber.

Gangaren eta atearen artean hirusta formako arkua dago, honek ere ablaq patroiak dituelarik adreilu beltz eta beixetan.[1] Egitura honen tinpanoan leiho txiki bat zegoen, baina 1927an itxi zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Archnet > Site > Bab al-Qattanin» www.archnet.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).

Bibliografia aldatu

  • Burgoyne, Michael Hamilton. "The Gates of the Haram al-Sharif." In Bayt al-Maqdis: Abd al-Malik Jerusalem (ed. Raby, Julian and Johns, Jeremy), 114. Oxford: Oxford University Press, 1992.

Kanpo estekak aldatu