Kresala (Txomin Agirre)

Kresala Txomin Agirreren eleberria, Euskal-Erria aldizkarian zatika argitaratu zen 1901-1904 urteen artean. Ondoren, 1906 Florentino Elosuren inprimategian inprimatu zuten, liburu moduan argitaratzeko. Bizkaieraz idatzia dago eta itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak eman nahi ditu ezagutzera. Txomin Agirreren beste lanetan bezala, ohiturazko nobelaren ezaugarriak biltzen ditu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuzm, Arranondo izeneko herri batean (anagrama bat berez, Ondarroa herriarena).[1]

Kresala
Datuak
IdazleaDomingo Agirre
Argitaratze-data1906
Generoakostunbrismoa
Jatorrizko izenburuaKresala
Hizkuntzaeuskara
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Kresala liburua eta Txomin Agirreren bizitza laburtzen dituen bideoa.

Ezaugarriak

aldatu

Eleberria kostunbrista da, eta deskribapen sakon eta aberatsak egiten ditu, batez ere, arrantzaleen bizimodua eta garaiko ohituretara hurbiltzen du irakurlea. Ondarrutarra izaki, autoreak oso ondo ezagutzen zuen arrantzaleen bizimodua eta hori begi bistan gelditzen da pertsonaien arteko elkarrizketa eta eleberriko deskribapenetan. Liburuaren beste osagai zentraletako bat bertan azaltzen den amodiozko istorioa da: Mañasi eta Angelen artekoa.[2] Bien familiek beste ezkongai bat daukate gogoko eta elkarrekin egoteko borroka hori da liburuaren motorra.[3]

Idazlearen ideologia euskaltzale, kristaua eta abertzalea liburu osoan dago presente. Eleberriak arrakasta nabarmena izan zuen, hainbat ikerlariren ustez, idazleak orokortzeko izan zuen gaitasuna izan zen faktoreetako bat. Izan ere, bertan agertzen diren pertsonaiak eta horiek sufritutako gertaerak edozein herritako arrantzalek ikusitakoak izan daitezke. Gara horretan batez ere, Euskal Herria itsasora begira bizi zen, gara hortako arrantzaleen munduari egindako argazkitzat hartzen da liburua.[4]

Euskarari dagokionean, lexiko aberatsa darabil idazleak, baina aurreko eleberrietan erabilitakoak baino neologismo gutxiago erabiltzen ditu, hizkera herriarengana hurbilduz. Bizkaieraz idatzita dago lana eta erdaratik hartutako maileguak aurkitzea bereziki zaila da, idazleak garbizaletasunari eusten dio.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  2. «Domingo Agirre: Kresala» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  3. Merezi al du 'Kresala' liburua berriz irakurtzea?. (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  4. Kresala – Txomin Agirre | Erroa argitaletxea. 2016-04-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.