Hontzaren orduak
Hontzaren orduak Jesus Mari Olaizola "Txiliku" idazle zarauztarrak 1999an plazaratu zuen liburuaren izenburua da. Liburuan bost ipuin biltzen dira; ipuinak izanik haien arteko lotura garbi dago, eleberri modukoa osatuz. Hizaurrea Anjel Lertxundik egin zuen.
Hontzaren orduak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jesus Mari Olaizola |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Hontzaren orduak |
Argitaletxea | Elkar |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | narrazioa |
Hizkuntza | euskara |
Argumentoa
aldatuEhiztari jendea gutxitan agertu izan da euskal literaturan eta horiek dira, alegia, lan honetan protagonismoa hartzen duten pertsonaiak. Gai horrek nolabait Miguel Delibes Espainiarra burura dakarkigu.[1] Horrela dio liburuaren komentarioak: «debekatutako ehiza, armen distira, odolaren lilura… Sentimen primarioz eta atabismoz beteriko gizarte itxiak, gizonezkoen unibertso txikiak dira bertan ageri direnak: elkarte gastronomikoa, soldaduen kuartela… Girotze-lan bikaina lortu du egileak, baina, Anjel Lertxundik hitzaurrean dioen bezala, ironia izan da Txilikuren arma nagusia, bai kostunbrismoa eta bai honen kontrakarrean sorturiko tremendismoa gainditzeko.»[2]
Estiloa
aldatuIndarrez eta nerbioz beteriko lau ipuin hauetan badira zenbait hari eta elementu, erdi ezkutuan bezala, denen artean eleberri moduko bat osatzen dutenak. Ipuin nahiz eleberri, kontakizun-sorta gihartsu bat da, hizkera natural bezain sinesgarriz giza arimaren zenbait alderdi ilun erakustera datorrena. Zentzu horretan eszena batzuen gordintasuna aipatu behar da, esaterako oreinaren ehizaren eszena bera.
Jasotako ipuinak
aldatuLau dira:
- «Hontzaren orduak»
- «Adur gaiztoa»
- «Bentara noa, bentatik nator». Ipuin hau Jose Jabier Fernandezen ustez maisulana da.[1]
- «Hontza uluka»
Lotutako ipuinak
aldatuLiburuko ipuinek zenbait elementuk txirikordatzen dituzte:
- Krudelkeria eta heriotza landa-munduan; zentzu horretan kostunbrismotik haratago doa Txilikuren lana.[3]
- Pertsonaia amankomunen agerpena.
- Lehenengo hiruren jarraipen narratiboa.
- ontzaren presentzia; haren ulua zoritxarraren iragarpen gisa.
Bibliografia
aldatu- Jexux Mari "txiliku" Olaizola Lazkano: Hontzaren orduak, Donostia: Elkar, 1999, 160 or. ISBN: 978-84-8331-410-4.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b https://kritikak.armiarma.eus/?p=2780
- ↑ https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/hontzaren-orduak/
- ↑ Anjel Lertxundiren hitzaurrean, 10.or.
Kanpo estekak
aldatu- Markos Zapiainen komentario liburuaren inguruan Euskaldunon Egunkarian, 2002-02-26an.