Koreako itsasartea
Koreako itsasartea[1] (japonieraz: 対馬海峡; koreeraz: 대한해협) Ozeano Barearen ipar-mendebaldeko itsasartea da, Japoniako itsasoa, Ekialdeko Txinako itsasoa eta Itsaso Horia lotzen dituena, Hego Korea eta Japoniako Kyushu uhartearen artean. 200 kilometro zabal da batez beste.
Koreako itsasartea | |
---|---|
Mota | itsasarte |
Sakonera | 227 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°35′58″N 129°47′48″E / 34.599444444444°N 129.79666666667°E |
Japoniarra den Tsushima uharteak bitan zatitzen du itsasartea. Kuroshio itsaslaster beroaren adarra den Tsushima itsaslasterra izen bereko uhartearen eta Hego Koreako itsasertzaren artetik igarotzen da. 1905. urtean ospe handiko garaipena lortu zuten leku horretan japoniarrek Errusiaren aurkako gerran. Koreako ertzean, portu ugari daude, hala nola Busan, Jinhae edo Masan. Zenbait itsas lineak Busan-Fukuoka eta Busan-Shimonoseki itsasbideak egiten dituzte egunero.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/03/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).